Arabako Mintzalagunen Topaketa, ardo artean

Ikasturteari hasiera ezin hobea emateko, Arabako Mintzalagunen topaketa antolatu dugu datorren AZAROAREN 21ean, beraz, gorde zuen agendetan data hau! 
Eskuernagan (Arabar Errioxa) elkartuko gara, eta bertan hainbat ekintza egin ostean(zehazteke), Candido Besa upategian bazkalduko dugu. Mintzalagun berriak eta beteranoak, hangoak eta hemengoak... elkartzeko aukera bikaina izango da.
 
IKASTURTE BERRI ON MINTZALAGUNOK!
 


* Non? Eskuernagan (Candido Besa upategian) 
* Noiz? Azaroaren 21ean, larunbata 
* Egun pasako irteera izango da. Goizez atera eta arratsaldez itzuli. Autobusez joango gara.

MENUA
 
-Patatak txorizoarekin
-Saiheskiak
-Postrea
 
*Alergikoentzat eta barazkijaleentzat aukera desberdinak egon daitezke. 

 
Badakigu irrikitan zaudetela, baina mementoz ezin dizuegu informazio gehiago eman... 



Dagoeneko izena eman nahi duzula? informazio gehiago jaso nahi duzula? 

Bidali mezu bat zurinegil@gasteizkomintzalaguna.com helbidera edo deitu 640 574 996 telefono zenbakira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide