Zaila egiten da ba­tzuetan idaztea. Beharbada, ideia gehiegi ditugu­lako buruan, edo ideia ho­rietatik bat ere ez dugu­lako nahikoa garatu. Papera­ren gainean zentzua izateko be­har bezain beste ez, behintzat. Dena den, arraroa da nola be­hin idazten jarrita hitzak baka­rrik etortzen diren. Eta, asko­tan, pentsatzeko gai ez ginela uste genuen zerbait agertzen da pantailan.

Egunkarietako berririk gor­dinenen testigu zein gezur han­dien hedabide dira hitzak. Hala ere, ederra da: oinez joateko ezinezkoak diren lekuetara joan gaitezkeelako, existitzen ez di­ren bideetatik gure hitzen bitar­tez ametsetara bidaiatuz.

Zaila egiten da batzuetan idaztea, gure barneko senti­mendurik sakonenak nori esan ez izanagatik gure buruari ida­tziz kontatzen dizkiogunean. Beldurragatik akaso, edo gizar­te honetan gauza politak esa­tea itsusiak baino errazagoa delako, baina seguru paperak jaso dituela beste inork baino hitz polit gehiago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide