Lau ikastarotarako matrikula zabaldu berri du Berdintasun Zerbitzuak

Maiatza eta ekainean zehar burutuko diren ikastaroetarako matrikula zabaldu berri du Laudioko Berdintasun Zerbitzuak.  Emakumeentzako eskaintza honek osasuna, etxeko ekonomia, eta gizarteratze esparruetako gai ezberdinak hartuko ditu barne. Kasu guztietan izen ematea 94 403 4850 telefonoan egin beharko da eta, gehienik jota, bost euroko matrikula ordaindu beharko da kasu batzuetan.

Familia-ekonomia

Maiatza eta ekainean zehar burutuko diren ikastaroetarako matrikula zabaldu berri du Laudioko Berdintasun Zerbitzuak.  Emakumeentzako eskaintza honek osasuna, etxeko ekonomia, eta gizarteratze esparruetako gai ezberdinak hartuko ditu barne. Kasu guztietan izen ematea 94 403 4850 telefonoan egin beharko da eta, gehienik jota, bost euroko matrikula ordaindu beharko da kasu batzuetan.

Familia-ekonomia

Familia-ekonomiaren kudeaketa hobetzeko aholkuak eta etxeko ekonomia esparruan aurrezkia sustatzeko gomendioak eskainiko duen tailerra programatu dute, maiatzaren 9tik 30a bitarteko asteazkenetarako, goizeko ordutegian, 10:00etatik 12:00etara. Ikastaroa Kultura Etxean bideratuko dute.

Komunikazio tailerra

Ez hitzezko komunikazioa, irudi pertsonala eta adimen emozionalaren garrantzia mahai gainean jarriko duen komunikazio tailerra eskainiko dute Kultura Etxean. Maiatzaren 7tik 28a bitarteko astelehenetan, arratsaldeko ordutegian, 18:00etatik 20:00etara, gauzatuko da.

Sabel-ariketak eta internet

Sabel-ariketa hipopresiboak eta 40 urtetik gorako emakumeentzako internet ikastaroak eskainiko ditu berriro udal zerbitzuak.  Kasu bietan ikastaroan matrikulatuta egon direnek ez dute izango errepikatzeko aukerarik eta bertokoentzat 3 euroko matrikula izango du, kanpokoentzat berriz, matrikula 5 eurokoa izango da.

Sabel-ariketa hipopresiboen inguruko ikastaroak esfinterren kontrol galerari aurrea hatzeko tresna bezala, zein kontrola bera berreskuratu edo hobetzeko teknikak eskainiko ditu. Kultura Etxean gauzatuko dute eta hiru txanda ezberdin eskaini dira: apirilaren 26tik ekainaren 4a bitarteko astelehen eta ostegunetan, goizeko ordutegian, 10:00etatik 11:00etara; apirilaren 25etik ekainaren 4a bitarteko astelehen eta asteazkenetan, arratsaldeko ordutegi bi eskainiko dira: 18:15etik 19:15era eta 19:15etik 20:15era.

Internet ikastaroa azkenik 40 urtetik gorako emakumeei zuzenduko da eta Udal Lanbide Heziketa Ikastetxean bideratuko da, arratsaldeko ordutegian, 18:00etatik 20:00etara. Ikastaro egunak maiatzaren 7, 9, 10, 14, 16, 17, 21, 23, 24 eta 28a izango dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide