Oroimen Historikoa berreskuratzeko taldearen mozioak Gerra Zibilean eroritakoak gogoratzeko monolitoa ezartzea proposatuko du

Gerra Zibilean eroritakoak gogoratuko dituen monolitoa Laudioko erdigunean ezartzea proposatuko duen mozioa aztertuko du martxoaren 26ko Udal Batzak. Mozioan Laudio udalerrian Gerra Zibileko urteetan eroritakoak eta garai berean herritik kanpo eroritako laudioarren izenak bildu dituzte Oroimen  Historikoa berreskuratzeko taldeko kideek.

Gerra Zibilean eroritakoak gogoratuko dituen monolitoa Laudioko erdigunean ezartzea proposatuko duen mozioa aztertuko du martxoaren 26ko Udal Batzak. Mozioan Laudio udalerrian Gerra Zibileko urteetan eroritakoak eta garai berean herritik kanpo eroritako laudioarren izenak bildu dituzte Oroimen  Historikoa berreskuratzeko taldeko kideek.

“Gerra Zibilean eta honen ondorioz orain arte inolako onarpen instituzionala jaso ez duten gure herrikide edo herrian eman diren hildakoen zerrenda” bezala definitu dute aurkeztu berri duten lehen ikerketa hau. Eroritakoen zerrendan borrokan hildako 31 miliziano eta gudari, preso hildako beste 5 eta bonbardaketa eta egoera ezberdinetan hildako 8 zibilen izenak bildu dituzte.  

Talde eragileak bi helburu adierazi ditu mozioan ekimena arrazoitzeko: “bata egiaren bilaketaren giza irrika; bestea, gizarte hobeagoa lortzearren garai hartan borrokatu eta hil ziren gure hurbileko gizakiek jasandako sufrimenduen gizarte-onarpena egin behar zaien uste osoa”.

Dokumentazio iturri ugari erabili dituzte zerrenda osatzeko, besteak beste, Laudio, Bilbo, Gasteiz, Ansoain eta Pillarnoko erregistro zibilak, Bizkaiko eta Salamancako Artxibategiak, Eusko Jaurlaritzako hainbat artxibategi,  Aranzadi Elkartea, hainbat argitalpen eta herritarren artean jasotako testigantzak ere.

Zerrenda osatzean Gerra Zibil garaian Laudion izandako  gertakari ugari dokumentatu dituzte: bonbardaketak, mendian agertutako esku-bonbek ume talde batengan eragindako sarraskia edo Aretan kokatu zen Odol Ospitalearen jarduera.  Erregistro Zibilen azterketak laudioarrek jasandako errepresioa utzi du agerian ere. Eduardo Arandia Gastacaren kasua aipatzen dute  adibide gisa. “Marxismoaren aurkako borroka nazionalaren ondorioz” argudiopean jaso zuten Asturiaseko Pillarno herrixkako Erregistroan laudioar honen erailketa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide