Iñaki Egañak eta Joxean Agirrek hitzaldia eskainiko dute Laudion Gerra Zibila ikertzen ari den taldearekin batera

“Euskal memoria, gerra zibila eta frankismoa” hitzaldia eskainiko dute Iñaki Egañak eta Joxean Agirrek, Euskal Memoria Fundazioko kideek Laudion. Frankismoak Euskal Herrian eta Aiara eskualdean utzitako arrastoa argitara ekarriko dute, besteak beste. Ekitaldia martxoaren 9an, ostiralean, arratsaldeko 19:30ean, Laudion, Herriko Plazako erabilera anitzeko gelan burutuko da.

“Euskal memoria, gerra zibila eta frankismoa” hitzaldia eskainiko dute Iñaki Egañak eta Joxean Agirrek, Euskal Memoria Fundazioko kideek, martxoaren 9an, ostiralean, arratsaldeko 19:30ean, Laudion, Herriko Plazako erabilera anitzeko gelan. Frankismoak Euskal Herrian eta Aiara eskualdean utzitako arrastoa argitara ekarriko dute, besteak beste.

Hitzaldia Laudion Gerra Zibilaren inguruko ikerketa urte hasieran abian jarri zuen taldearekin batera jorratuko dute. Talde horretako kide batek, Laudion gerra garaiko eta osteko urteei buruzko informazioa, testigantzak eta dokumentazioa herritarren artean biltzeko ekimenak izandako lehen emaitzen berri emango du, bai eta aurrera begirako egitasmoak aurkeztuko.

Iñaki Egaña idazle eta historialari donostiarrak “Frankismoa Euskal Herrian” liburua argitaratu berri du 2011 amaieran. Euskal Memoria Fundazioko lehendakaria da eta Aranzadi Elkartearekin elkarlanean “1936. Gerra Zibila Euskal Herrian” bildumaren koordinatzailea da.

Joxean Agirre soziologo donostiarra, Giza Eskubideen aldeko herri mugimenduko kide eta Euskal Memoria Fundazioaren sortzaileetako bat da. 2010ean Fundazioak kaleratutako “Gernikako seme-alabak” lan kolektiboa koordinatu zuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide