Laudioko San Blas azokak inguruko baserrietan ekoiztutako jakien kontsumoa aldarrikatuko du

Urtarrilaren 28an ospatuko den Laudioko San Blas azokak inguruko baserrietan ekoiztutako jakien kontsumoa aldarrikatuko du. Euskal Herriko hainbat herritan dagoeneko martxan den formula Laudion martxan jartzea proposatzen dute aurtengo azokaren aurkezpenean: “bezeroak ortuko produktuak astero jasotzen ditu, aldez aurretik adostutako prezio finkoan eta zehaztutako denbora tarte batean. Norbaitek hartuko du proposamen hau eta garatu nekazariekin batera?”.  Ideia honen erakusleiho bihurtuko dute larunbateko azoka.

Urtarrilaren 28an ospatuko den Laudioko San Blas azokak inguruko baserrietan ekoiztutako jakien kontsumoa aldarrikatuko du. Euskal Herriko hainbat herritan dagoeneko martxan den formula Laudion martxan jartzea proposatzen dute aurtengo azokaren aurkezpenean: “bezeroak ortuko produktuak astero jasotzen ditu, aldez aurretik adostutako prezio finkoan eta zehaztutako denbora tarte batean. Norbaitek hartuko du proposamen hau eta garatu nekazariekin batera?”.  Ideia honen erakusleiho bihurtuko dute larunbateko azoka
Ostegunean, hilak 26an, Ostenko baserrian hazitako Terencio V. txerria aurkeztu behar dute asteroko azokan.  Larunbateko jaia txerri-hilketaren inguruko hainbat ekitaldi bilduko ditu ere.

Programa
Azokako salmenta postuak Aldai plazan kokatuko dira eta 10:00etatik aurrera ekitaldi sorta luzea eskainiko da beraien inguruan: umeentzako jolasak eta asto gaineko ibilaldiak, euskal oiloen erakustaldia, odolosteen prestakuntza zuzenean ikusteko txokoa, hurritza makilen lehiaketa eta abar luze bat. Fi ta Fik musika elkarteko kideek eta Aretako txistulariek girotuko dute azoka.
Terencio V. hilik hurbilduko dute plazara eguerdi partean kalejiran. Txerria erakusgai izango da bertan nahi duten guztiek kinielan apustu egin aurretik beha dezaten. Iazkoan 11 pertsonak asmatu zuten txerriaren pisua: 335 kilo eman zituen garbian Tomasa X. zenak.
Txarripaten lehiaketak aparteko tokia izango du programan. Bilboko La Granja Kafetegian aurkeztu zuten asteartean aurtengo edizioa, 13a.  6 pertsonentzako prestatuko kazolak 11:30etik 13:00an bitartean aurkeztu beharko dira. Txarripatak ohiko bizkaitar saltsan sukaldatu beharko dira eta partaideek lapikoak berotu ahal izateko sua izango dute erabilgarri. Epaileek kazolak aurkeztu eta jarrian dastatuko dituzte. Aretako Atxarte txokoak eskuratu zuen iaz lehen saria.

Baserritarren omenaldia
Aurtengo edizioak Odiaga baserriko Mª Nieves Ainz Zaballa eta Zumeltza baserriko Matias Gardeazabal Goitia omenduko ditu. Ekitaldia 13:15ean hasiko da Arlotes abesbatzaren emanaldiaren ostean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide