Aldaiko eta Solozelai plazak lotuko dituen pasealeku proiektua onartu du Laudioko Udalak

Aldaiko eta Solozelai plazak oinezkoentzako pasealeku batez lotzeko proiektua onartu berri du Laudioko Udalak. Proiektuaren garapenak Lanbide Heziketa Udal Ikastetxearen aurrean dagoen aparkalekuaren berrantolaketa eragingo du, Aldaiko erreka gaineko egurrezko zubitik Solozelai plaza bitarteko ibilbidean. Aparkalekuan 40 auto uzteko tokia desagertuko bada ere, jaietako zezen plaza berton kokatzeko behar beste toki izango dela bermatuko da.

Aldaiko eta Solozelai plazak oinezkoentzako pasealeku batez lotzeko proiektua onartu berri du Laudioko Udalak. Proiektuaren garapenak Lanbide Heziketa Udal Ikastetxearen aurrean dagoen aparkalekuaren berrantolaketa eragingo du,  Aldaiko erreka gaineko egurrezko zubitik Solozelai plaza bitarteko ibilbidean. Aparkalekuan 40 auto uzteko tokia desagertuko bada ere, jaietako zezen plaza kokatzeko behar beste toki izango dela bermatuko da.

204.000 eurotako aurrekontua iragarri da proiekturako. Zonalde honetako hiri-antolaketa behin-behinekoa izaten jarraituko du.

Merkataritza Suspertzeko Aparteko Planean APILL elkarteak proposatutako ekimena da hau eta Merkagune planak eskaintzen dituen finantzaketa aukerak baliatuz bideratzea espero da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide