Olentzerok eta Mari Domingik eskualdeko haur guztiei bisita egiteko osatu duten agenda aiaraldea.com-en azaldu da

Aiaraldeako erredakzioa kea dariola dago, Olentzerok eta Mari Domingik eskualdeko herri guztietako neska-mutilei bisita prestatzeko darabilten agenda, berton azaldu da ustekabean; Mari Domingik eskaini digun esklusiba egitera hurbildutakoan ahaztuta agian. Beraiekin harremanetan jarri ezinik, lanaz lepo ibiliko dira gaurkoan seguru, komunikazio leihoaren agendara igotzea erabaki dugu, eskualdeko txoko guztietan jarritako hitzorduak gogora ditzaten.

Aiaraldeako erredakzioa kea dariola dago, Olentzerok eta Mari Domingik eskualdeko herri guztietako neska mutilei bisita prestatzeko darabilten agenda, berton azaldu da ustekabean.  Beraiekin harremanetan jarri ezinik, komunikazio leihoaren agendara igotzea erabaki dugu eskualdeko txoko guztietan jarritako hitzorduak gogora ditzaten.

Aiara udalerriko Maroño, Luiaondo eta abarrean, Amurrio, Arakaldo, Arrankudiaga, Laudio, Okondo, Orozko eta Urduñako aiaraldea.com-eko bideogile, argazkilari eta kazetari laguntzaile-plantila osoa arituko da lanean larunbata gauean eskualdeko euskaldunek Mari Domingi eta Olentzerok herriz herri utzitako opari eta mezuen berri izan dezaten.

12:00etan lehen ekitaldia antolatu da Maroñon. Bertora hainbat airatar hurbilduko da Olentzero eta Mari Domingi deitzera. Arakaldon programatu dute lehen bisita 12:30ak aldera.  Berton ohi duten bezala, pintxo jana batekin egingo diete harrera.

Arratsalde parterako herriz herriko agerraldiek ordutegi eroa osatuko dute, aldibereko agerraldiekin ausartuko dira Mari Domingi eta Olentzero neska mutil guztiei bisita egiteko. Lehen kalejira Amurrion osatuko da 16:00etan Etxeguren gotzaiaren plazatik Juan de Urrutia plazara abiatuko den kalejira. Mendiko inguruan jarri duen txondorretik pasatzean opari eta txokolate banaketa egingo dela iragarri dute.

Orozkoko Zubiaur plazara 16:30ean hurbiltzea espero da. Bertoko ohitura jarraituz, 17:30etik aurrera opari banaketa egingo du Olentzerok frontoian.

17:00etan Urduña, Arrankudiaga, Areta eta Luiaondo artean saltoka ibiliko dira. Urduñako kalejira Kultur Etxetik abiatuko da dantzari eta musikariek lagunduta. Arrankudiagakoan gaztaina erreak eskainiko dira plazan ekitaldi amaieran eta Luiaondon Zubibarri zubitik abiatutako kalejira 19:00etan amaituko da frontoian. Aretakoa frontoitik abiatu eta Kultur Etxean amaituko da, txistorra jana eta guztiz.

Agerraldien azken txanpa Okondo eta Laudiorako utziko dituzte 18:00etatik aurrera. Okondoko ibilbidea Okondogoienatik abiatuko da, Bentila ingurutik, eta Irabien auzotik igaro ondoren plazan amaituko da. Laudiokoa, azkenik, 18:00etan abiatuko da Zumalakarregi etorbidetik, Udaletxe atzealdetik. Mari Domingi eta Olentzeroren bertsoek emango diote hasiera ekitaldiari. Amaieran gaztaina erreak, txokolate eta ardo beroa eskainiko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide