Ganbegi taldeak azkenaurreko postua eskuratu zuen Espainiako txapelketan

Laudioko Ganbegi hockey taldeak 7. postua, azkenaurrekoa, eskuratu zuen asteburuan Terrassan ospatu berri den Areto-Hockeyko gizonezkoen lehen mailako Espainiako txapelketan. Hockey Zaragozaren aurka larunbatean jokatutako partidak eman zien txapelketan eskuratutako garaipen bakarra 5-2 emaitzaz. Hector Borge, Endika Garaio, Peio Garaio, Miguel Angel Ruiz eta Galder Garaio izan ziren golak gauzatu zituzten jokalariak.

Lehenbiziko aldiz lortu dute laudioarrek lehiaketaren azken txanparako sarbidea, baina ez dute zorte handirik izan ligaxkarako taldekatzean. Laudioarren taldeko aurkariek 2., 3. Eta 5. tokiak eskuratu zituzten azken sailkapenean;  bestelako taldekatze batek agian, emaitza hobeagoetara hurbiltzeko aukera zabal zezakeela pentsatzen bueltatu dira laudioarrak.

Ganbegi taldeko zuzendaritza eta jokalariek: Endika Mendibil, Aitor Solatxi, Asier Beraza, Endika Garaio, Héctor Borge, Rubén Martínez, Galder Garaio, Miguel Ángel Ruiz, Peio Garaio, Aitor Suárez,  Josu Garaio eta Iñaki Olaguenagak, oso positiboki baloratu dute esperientzia berri hau, eta buruan dute dagoeneko hurrengo denboraldiko lehiaketa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide