Koadrilako euskaldunen topagune bihurtuko da Okondo abenduaren 17an

Aiarako koadrilak eta berau osatzen duten udalek, Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio eta Okondok, ”Aiaraldea euskaraz” jaia antolatu dute abenduaren 17rako.  Okondo eskualdeko euskaldun guztien topagune bihurtzeko asmo honetan,  hainbat elkarte eta euskaltzale bildu da programa osatzen: Okondo bertako  “Ametsuts” Emakume Elkartea eta Mesón jatetxea, Aiaraldeko Bertso Eskolak, AIEBE, eta Berbalagunak, Fita Fik Euskal Soinu-tresnen Elkartea eta Amurrioko Aspaltza Elkartea.

Aiarako koadrilak eta berau osatzen duten udalek, Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio eta Okondok, ”Aiaraldea euskaraz” jaia antolatu dute abenduaren 17rako.  Okondo eskualdeko euskaldun guztien topagune bihurtzeko asmo honetan  hainbat elkarte eta euskaltzale bildu da programa osatzen: Okondo bertako  “Ametsuts” Emakume Elkartea eta Mesón jatetxea, Aiaraldeko Bertso Eskolak, AIEBE, eta Berbalagunak, Fita Fik Euskal Soinu-tresnen Elkartea eta Amurrioko Aspaltza Elkartea.

Jose Paulo Ulibarri euskal idazle, hizkuntzalari eta euskaltzalearen oroimenez Okondoko eliza aurrean dagoen monolitoan abiatuko da jaia goizeko 11etan. Aiaraldeko koadrila eta udaletako ordezkariak bilduko dira berton euskararen aldeko adierazpen instituzionala zabaltzeko.Segidan, kale-ekintzak hasiko dira frontoi inguruan. Fi  ta Fik elkarteko kideek girotuko dute berton Ametsuts elkarteak eskainiko duen hamaiketakoa.  Frontoi inguruan ere umeentzako puzgarriak izango dira egun osoan zehar eta 12:00etan Jolas Pailazoaren “Asmakuntzak Salgai!!! umeentzako ikuskizuna eskainiko du.

Kale animazioa herriko tabernetara zabalduko da Fi ta Fik eta eskualdeko bertsolariek herri bazkaria aurretik girotuko duten Triki-Bertso Poteoan. Bazkaria mesoian ospatuko da. Leku-kopuru mugatua izango denez, aurretik eman beharko da izena Aiarako koadrilan (945 399122 eta 677566245 telefonoetan) eta 12 euro sartu koadrilaren kontuan mahaikide bakoitzeko (Vital Kutxako 2097 0264 86 0008005886 kontua) abenduaren 15eko 14:00ak baino lehen.

Arratsalde partean jai giroa frontoi ingurura bueltatuko da. 16:30etik 18:30ak bitartean Aspaltza Elkarteak  umeentzako tailerrak eskainiko ditu eta Saltoka taldeak dantza-plaza girotuko du berton 17:00etatik 19:00etara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide