Laudioko Udalak 5.000 euroko aurrekontu-partida eratu du Somaliako errefuxiatuei laguntzeko

Laudioko Gizarte Ongizate, Kooperazio eta Osasun Arloko udal Batzordeak Somaliako errefuxiatuek bizi duten egoera larriari aurre egiten laguntzeko diru-laguntza eratzea erabaki zuen aho batez irailaren 16an. Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisioak (gaztelaniazko ACNUR erakundeak), 102 milioi euro eskuratzea ezinbestekotzat jo zuen orduan bertako biztanleen beharrak urte bukaera arte asetzeko. Proteina eta balore energetiko handiko jakiez gain, edaria, mediku arreta, babeslekua eta beste oinarrizko zerbitzuen premia larria dute Somalian.

Laudioko Gizarte Ongizate, Kooperazio eta Osasun Arloko udal Batzordeak Somaliako errefuxiatuek bizi duten egoera larriari aurre egiten laguntzeko diru-laguntza eratzea erabaki zuen aho batez irailaren 16an. Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisioak (gaztelaniazko ACNUR erakundeak), 102 milioi euro eskuratzea ezinbestekotzat jo zuen orduan bertako biztanleen beharrak urte bukaera arte asetzeko. Proteina eta balore energetiko handiko jakiez gain, edaria, mediku arreta, babeslekua eta beste oinarrizko zerbitzuen premia larria dute Somalian. 5.000 euroko laguntza bideratuko du Udalak, azken Osoko Bilkuran azaldu bezala.

Afrikako Adarreko herrialde honek giza krisi larria pairatzen du lehorte, gosete eta barne gerra etengabeek eragindakoa. Errealitatearen gordintasunaren adierazle dira Laudioko Ongizate, Kooperazio eta Osasun Arloak diru-laguntzaren berri emateko banatutako txostenean bildutako datuak:

  • Azken 20 urteotan 6 hilabete baino ez dira egon gerrarik gabe. 14 baketze saiok kale egin dute. Somalian bizi den segurtasun ezak bertan laguntza eskaintzea ezinezkoa egiten du. Errefuxiatuen gunera iristeko saiakeran jende gehiegik ahuleziak eraginda bizia galtzen du (horietako asko haurrak).
  • 7,5 miloi somaliarretik  ia 2 miloik herrialdea utzi dute. Azken 60 urteotako lehorte latzena bizi dute.
  • Hilero 5.000 tona janari banatu behar zaie.
  • Dadaab errefuxiatu gunea (Kenya iparraldea):  egunero 1.500 lagun iristen dira gose, egarri eta gerratetik ihesi. 440.000 errefuxiatutik gora daude egun eta urte bukaerarako miloi erdi izango dira (hasierako aurreikuspenak boskoiztu dira). Kenyan biztanle gehien duen gunea eta munduko errefuxiatu gune handiena da. 2007an segurtasun arrazoiak argudiatuta Kenyak  Somaliarekiko 682 km.ko muga ixtea erabaki zuen.
  • ACNURren laguntza: iristen direnei janaria, arropa, sukalderako eta garbiketarako tresnak, eta kanpai-denda bat egiteko osagaiak ematen zaizkie, baita larrialdiko osasun laguntza ere.

  • Iheslari txartela eskuratzeko erroldatzea: duela bi urte 2-3 egunean lortzen zena orain 23 egun behar dira. Txartelarekin kanpai-denda jartzeko  lur sail txiki bat eskuratu dezakete, hamabost egunetik behin janaria jaso, eta osasun, eskola zein gizarte laguntza izateko ezinbestekoa da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide