Lantenoko errejidoreak obran izandako akatsa aitortu eta egoera bideratzeko ahaleginak egingo dituela adierazi du

Iratxe Parrok, Lantenoko errejidoreak, banatu berri duen prentsa oharraren bidez, zehatz mehats azaldu ditu Lantenoko Andra Mari Zuriaren Santutegiaren aurrean kokatutako egurtegia konpontzeko agindutako lanen izaera, egoera eta arrazoiak. EAJk legez kanpoko eginbidea izan dela salatu zuen ostiralean eta Aiarako Udaleko gobernu taldeari, BILDUri, egoera estali nahi izana leporatu zion.

Iratxe Parrok, Lantenoko errejidoreak, banatu berri duen prentsa oharraren bidez, zehatz mehats azaldu ditu Lantenoko Andra Mari Zuriaren Santutegiaren aurrean kokatutako egurtegia konpontzeko agindutako lanen izaera, egoera eta arrazoiak. EAJk legez kanpoko eginbidea izan dela salatu zuen ostiralean eta Aiarako Udaleko gobernu taldeari, BILDUri, egoera estali nahi izana leporatu zion.

Lantenoko errejidoreak bertoko auzokide guztien parte-hartzea ahalbidetzen duen Administrazio Batzar irekian adostutako obra dela azaldu du. 2009an  gertatutako ziklogenesiaren ondorioz kaltetutako eraikuntza berregiteko obra hau, Aldundiaren diru-laguntzaz eta Aiarako Udala jakitun zela bideratu du herriak . Obrak  egitean, egurtegiaren horma bat erori zen, eta diru-laguntzak ezarritako epeak gainditzeko arriskuaren aurrean, obra epean amaitu, eta ondoren egin beharreko proiektuaren moldaketak legeztatzea erabaki zuen Administrazio Batzarrak.

Puntu honetan kokatzen du Iratxe Parrok egindako akatsa. Proiektu berria legeztatu beharrean, obrarekin aurrera egin zuten diru-laguntza kolokan ez jartzeko. Auzokide batek Udalaren aurrean egindako ahozko salaketaren ondorioz, Aiarako gobernu taldeak Lantenoko errejidorea obra bideratzeko prozedura horren desegokitasunaz ohartu zuen.

Egoera Aiarako Udal Batzan aztertu zen ostegunean EAJk egindako galdera dela medio. Eskualdeko hedabideetan oihartzun handia izan duen jeltzaleen prentsa oharrak, gogorki salatu du gertatutako guzti hau. Iratxe Parrok harridura azaldu du, EAJk Aiarako Udala bere kargu izan duen 35 urteetan antzerako egoera ugariren aurrean, horrelako erantzun gogorrik ez delako sekula eman. "Gure aldetik, Lantenon obra legeztatzeko behar diren tramiteekin jarraituko dugu, izandako akatsa zuzendu nahi dugu", adierazi du prentsa oharrean Iratxe Parrok.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide