Hasiera mailako patinaje ikastaroa Luiaondoko pista estalian

Aiarako Udalak hasiera mailako patinaje ikastaroa eskainiko du Luiaondoko pista estalian azaroaren 19tik otsailaren 11a bitarteko larunbatetan. Aiara udalerrian erroldatutako 5 urtetik aurrerako guztiei zuzendutako ikastaroa izango da eta 16 euroko matrikula ordaindu beharko dute partaideek. Bi ordutegi eskainiko dira larunbatero: 11:00etatik 12:00etara eta 12:00etatik 13:00etara. Talde bakoitzean gutxienez 5 eta gehienez 15 lagun bilduko dira.

Ikastaroan parte hartzeko eraman beharreko material zerrenda luzea bada ere: patinak, belaunetakoak, ukondoetakoak, eskumuturrekoak eta kaskoa, materialen bat faltan edo sorta osoa ez dutenek ikastaroan berton maileguan eskuratzeko aukera izango dute doan. Horretarako, izena ematean adierazi beharko ditu partaide bakoitzak dituen beharrak.

Izena emateko orriak www.aiarakoudala.com web gunean izango dira eskuragarri eta info@aiarakoudala.com posta elektroniko helbidean jasoko dituzte. Luiaondoko udal bulegoan, astelehenetan 08:00etatik 12:00etara eta asteazkenetan 12:00etaik 15:00etara, zein Aiarako Udaletxean ere jasoko dituzte matrikula eskabideak. Izena emateko epea azaroan 4an amaituko da. Ikastaroari buruzko kontsultak 945 39 90 13 telefonoan erantzungo dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide