Ekintzaz gainezka dator abendua Aiaraldera

 

Laudio, Orozko, Urduña eta Amurrioko gazteek abendurako egitarau oparoa antolatu dute.

 

Laudioko Gaztetxean, abenduaren 13an, 20:30etatik aurrera pintxopotea izango da, ostegunero legez; bien bitartean "Otsoaren hatsa" filmearen proiekzioa eta, Laudioko Memoriako kideen eskutik, “Gerra Zibila Laudion” deituriko hitzaldia egongo dira.

 

 

Laudio, Orozko, Urduña eta Amurrioko gazteek abendurako egitarau oparoa antolatu dute.

 

Laudioko gaztetxean, abenduaren  13an,  20:30etatik aurrera pintxopotea izango da, ostegunero legez; bien bitartean otsoaren hatsa filmearen proiekzioa eta, Laudioko Memoriako kideen eskutik, “Gerra Zibila Laudion” deituriko hitzaldia egongo dira.

 

Abenduaren 20an, 20:30etatik aurrera pintxopotearekin batera monologoaz gozatzeko aukera edukiko dute bertaratutakoek. Hilaren 24 eta 31an, ospakizunetan murgiltzeko musika emanaldi bana; 0:30etatik aurrera Txapis Sound System eta DJ Fun igoko dira oholtzara, hurrenez hurren.

 

Tartean, abenduaren 27an, 20:30etatik aurrera pintxopotea eta Gartxot pelikularen proiekzioa eskainiko dira.

 

Orozkoko kultur etxean Gazte Asanbladak antolaturiko frakcking-aren inguruko hitzaldia emango da abenduaren  14an, 18:30etatik aurrera. Urduñan, bestalde, bertsolariak izango ditugu hilaren 28an, 20:30etatik aurrera, Gaztetxean. Bertso saioan Ane Labaka, Ander Solozabal, Maddi Gallastegi, Ainhoa Comas, Jone Uria eta Jokin Uranga arituko dira.

 

Bukatzeko, Amurrion, abenduaren 14an 17:00etan “To shot an elephant” dokumentalaren proiekzioa egingo da kultur etxean; ondoren Palestinar herriko borrokaren inguruko mahai-ingurua.

Abenduaren 20an, berriz,  18:00etan kontsumismoaren aurkako tailerrak egingo dira, kultur etxean.

 

Elkartasun egitaraua Laudion

 

Aipatutakoez aparte, Laudion Elkartasun egitaraua osatu da. Abenduaren 14an, 19:30etan,  Udal Lanbide Heziketa Eskolan, “Barrura begiratzeko leihoak” proiektatuko da.

Hilaren 22an, berriz, urtetan Frantzian espetxeratuta egon den Aitor Kortazarri ongi etorria egingo zaio.

Abenduaren 24an, Olentzero eta Maridomingiren bisitarekin batera, preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzea egingo da herriko plazan. Abenduaren 28an, aldiz, ohikoa den azken ostiraleko kontzentrazioa egingo da Zuentzat ondoan. Urtea bukatzeko, urtero legez, preso eta iheslarien aldeko brindisa izango da herriko plazan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide