Guardianeko Langile Batzordearen ordezkariek itxialdia utzi eta beharginek ibilaldia hasi dute

Atzo, hilaren 20an, asteartea, Langile Batzordearen ordezkariek 14 egunez luzatu den itxialdia bertan behera uztea erabaki zuten. Itxialdiak Guardian enpresako zuzendaritza negoziatzera behartzea zuen helburu; ez dute lortu, ordea.

Atzo, hilaren 20an, asteartea, Langile Batzordearen ordezkariek 14 egunez luzatu den itxialdia bertan behera uztea erabaki zuten. Itxialdiak Guardian enpresako zuzendaritza negoziatzera behartzea zuen helburu; ez dute lortu, ordea.

 

 

Irten eta ondorengo deklarazioetan, lan erreformaren aplikazioa saihestuko duen lan hitzarmen duin bat besterik ez dutela aldarrikatzen gogoratu dute. Hori lortzeko langile guztien borroka ezinbestekoa da, ordezkarien arabera. Era berean,  Enplegu Erregulazio Espedienteen beharrik ez dela esan dute. Izan ere, gero eta jende gutxiagok lan egiten du eta, ondorioz, gero eta lan karga handiagoa hartzen ari da langileetako bakoitza.

 

 

 

Ibilaldia egingo da Laudiotik abiatuta

 

 

Bilboko Guggenheim museoan amaiera izango duen ibilaldia hasiko da gaur, goizeko 8retan, Laudion. Mobilizazio honek bizi duten gatazka gizarteratzea du helburu.

 

Abiapuntua Guardian enpresa izango da. Areta, Arrankudiaga, Ugao, Arrigorriaga, San Miguel, Basauri eta La Peña igaroko dituzte, azkenik Bilboko kaleetatik helmugara heltzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide