Laudioko Udaleko ordezkariak Guardian enpresako zuzendaritzarekin bildu dira

Laudioko udal gobernu taldea pasa den asteko ostegunean Guardian enpresako zuzendaritzarekin batzartu zen. Udal ordezkariek urriaren 31ko ez ohiko oso bilkuran onartutakoa jakinarazi zieten Guardian enpresako zuzendaritzako kideei. Bertan, lan gatazkari irtenbidea emateko, Laudioko  udal talde politiko guztiek elkarrizketarako eta negoziaziorako bideak zabaltzea eskatu zuten. Udaletik lanpostu guztiei eustea eskatzen da eta Guardian enpresa orain arte bezala erreferentziazko industria izaten jarraitzea.

Enpresaren jarrera eta iragarritako 120 kaleratzeak salatzeko, manifestazio jendetsua egin zen pasa den asteko ostiralean, Laudioko kaleetatik zehar.

LABek babesa helarazi die itxialdian dauden ordezkariei

Pasa den astean hasitako itxialdiak aurrera jarraitzen du. Horren bidez enpresaren zuzendaritza negoziaketa mailan jesarrarazi nahi dute. LABek egunotan itxialdian dauden ordezkariei babesa erakutsi die, greban ari diren langileei bezala.

Era berean, zuzendaritzaren gardentasun eza eta bideratutako beldurrezko kanpaina mediatikoa salatu du sindikatu abertzaleak. Horri irtenbidea aurkitzeko, langileekin biltzeko eskatu dio, lan gatazkarekin behin betiko bukatze aldera.

Zentzu honetan ekimen desberdinak iragarri dituzte; gaur, astelehena, Laudioko komertzioetatik propaganda banatu dute. Bihar kontzentrazioa izango da goizeko 11:30etan Bilboko Merkataritza Ganberaren inguru hurbiletan, trenetik kontzentraziorako bidean propaganda banatzearekin batera. Asteazkenean langileen biltzarra izango dute 10:30etan. Ostegunean kontzentrazioa izango da, 11:00etan, Gasteizko SEAn. Bukatzeko, ostiralean auto-ilara deitu dute Laudiotik, 12:00ak eta 14:00ak bitarte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide