Sindikatuek Guardian enpresako grebaren balorazioa egin dute

 

 

Irailaren 26an hasi eta hiru egunetan luzatu den grebaren balorazio positiboa egin dute ELA eta LAB sindikatuek. Langileen gehiengoak egin du greba, produkzioan erabateko jarraipena izan duelarik, ezarritako zerbitzu minimoen eta ikuskari zein agintarien salbuespenarekin.

 

 

 

Irailaren 26an hasi eta hiru egunetan luzatu den grebaren balorazio positiboa egin dute ELA eta LAB sindikatuek. Langileen gehiengoak egin du greba, produkzioan erabateko jarraipena izan duelarik, ezarritako zerbitzu minimoen eta ikuskari zein agintarien salbuespenarekin.

 

Hala ere, borroka egun hauek ez dira gatazketatik libratu. Sindikatuek enpresaren jarrera salatu dute, ikuskariak eta segurtasunerako guardiak 48 orduz egon direlako lanean. Hala, lantegian koltxonetetan lo egin dutela azpimarratu dute, langileriak bere dituen hainbat eskubide urratuz. Gainera, zuzendaritzak, zerbitzu minimoak, labe inguruko lanetan, %100etik gertu agindu zituen.

 

Sindikatuek greba aurreko egunean enpresak geldiunea saihesteko saiakera bat egin zuela esan dute, 3 urtetako hitzarmena eskainiz eta KPIa saihestuz. Langileek ez zuten onartu.

 

Bukatzeko, “Rajoyren erreformaren” erabateko gelditzea eskatu  eta euren eskubideen aldeko mobilizazioek aurrera jarraituko dutela adierazi dute. Horien artean, laster egitekoa den manifestazioa.

 

[video:http://www.youtube.com/watch?v=uINzDif7kmc width:360 height:250]

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide