Pablo Gorostiagari bisita egin dio udal ordezkaritza batek

Bilduren gobernu taldeak, alkatetzan emandako lehenengo urtean jasotako eskariei erantzunez, errepresentazio bat bidali du Herrera de la Mancha espetxera 12 urtez Laudioko alkate izan den Pablo Gorostiagari herritarrok euren artean, aske, izateko duten nahia helarazteko. Natxo Urkixo alkatea eta Koldo Zabala izan dira bertaratutakoak. 

 

40 minutuko hizketaldian, alkate ohiak, herri eta auzoei buruzko hamaika galdera egin zituela esan dute bisita egin diotenek. 

 

Bilduren gobernu taldeak, alkatetzan emandako lehenengo urtean jasotako eskariei erantzunez, errepresentazio bat bidali du Herrera de la Mancha espetxera 12 urtez Laudioko alkate izan den Pablo Gorostiagari herritarrok euren artean, aske, izateko duten nahia helarazteko. Natxo Urkixo alkatea eta Koldo Zabala izan dira bertaratutakoak.

 

Pablok 70 urte bete zituen pasa den urteko azaroan. 92 artikuluaren aplikazioaren eskubidea duen arren, non 7garren hamarkada beteta dutenek preso gaixoei eta kondenaren 3/4ak bete dituztenei dagozkien tratamendu berdina jaso behar duela esaten den, espetxetik ateratzea, alegia, kartzelatik bere aplikazioa ukatu egin diote, arrisku handiko eta birgizarteratzeko intentziorik gabeko presoa dela argudiatuta.

 

EGIN egunkariaren garapenean laguntzea egotzita kartzelaratu zuten, zeina, Auzitegi Gorenak hainbat urte beranduago esanda, ez zuen itxia izan behar. Hala ere, espetxeratze arrazoirik ez egon arren, askatasuna ukatu berri diote.

 

Bilduk erabaki hau politikoa izan dela esan du, euskal eragile politiko eta sozial desberdinek Euskal Herrian ematen ari diren konponbideranzko urratsen aurrean estatu espainolaren blokeo estrategian kokatuta. “Tamalez –Bilduren izenean- blokeo estrategia honek ondorio lazgarriak ditu presoentzat eta euren senideentzat”. Hala, sakabanaketak eragindako istripuak, Parot doktrina… sufrimendua areagotu eta luzatzen duela esan du koalizio abertzaleak. Gainera, Iosu Uribetxeberria gogora ekarri dute, gaixo dauden beste presoekin batera, krudeltasunaren irudi argiak direnak. “Bere kaleratzea, azkeneko egunak familiarekin pasa ditzan, justizia kontua da, eta baita estatu espainiarrarentzat behar legal bat ere” esan dute Iosuren egoerari buruz. Bere kaleratzearen aldeko aldarrira batu da Bildu.

 

Honetaz aparte, Mikel Egibar presoaren familiak egunotan izandako istripua oroitu dute, non emaztea eta seme-alaba biak larriki zaurituak suertatu diren bera bisitatzeko egindako bidaian.

 

Ez da dena den Pablo egoera honetan dagoen laudioar bakarra. Patxo Murgak ere 70 urteak beteak ditu, eta Manu Gonzalez eta Julen Fernandezek kondenaren 3/4ak aspaldi bete zituzten.

 

Egoera honen aurrean, Laudioko gobernu taldetik elkartasuna helarazi zaie espetxeratuei eta euren senitartekoei, eta espainiar gobernuari legearen aplikazioa eskatu diote, preso gaixoak eta kondenaren 3/4ak bete dituztenak aska ditzan, eta sakabanaketari amaiera eman diezaion.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide