Araba Euskaraz 2013 martxan da

Abiatu da Araba Euskaraz 2013 edizioa, Amurrion datorren urtean ospatuko den ikastolen jaian amaiera izango duena. Aurtengo lema “jaietan kili-kili euskaraz ibili” izango da.

 

Abiatu da Araba Euskaraz 2013 edizioa, Amurrion datorren urtean ospatuko den ikastolen jaian amaiera izango duena. Aurtengo lema “jaietan kili-kili euskaraz ibili” izango da.

 

Hasiera honetarako, kamiseta bereziak atera dituzte, leloarekin apainduak. Salmenta puntuak Amurrion, abuztuaren 6tik 9ra, arratsaldez, eskultura ondoan jarriko den postuan, Gasteizen, gaur, abuztuaren 5ean, goizeko 10etatik arratsaldeko hirurak bitarte Aiztogile kalean eta  Laudion, baserritarraren egunean, izango dira. Hauetaz gain, beste herri batzuetan saltzeko aukerak analizatzen ari dira.

 

Honekin batera, Amurrion, abuztuaren 9an, pintxo potean kamisetarekin eskatuz gero, hurrengo pintxo poteetan erabiltzeko bonoen zozketan parte hartu ahalko da. Gainera, egun honetan bertan,  ArabaEuskaraz013 aurkezpen argazkia egingo da, arratsaldeko 19:00etan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide