Eragile sozial eta sindikalek bankaren zuloa herritarrak ordaintzen ari direla salatu dute

Azken urteotako Espainiar Gobernuaren murrizketa sozialak bankaren  zuloa estaltzera etorri dira eragile sindikal ( ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, Hiru, EHNE, CGT-LKN eta CNT) eta sozialen ustez. Soldata, pentsio eta langabetuen diru-laguntzen txikitzeak, BEZ-aren igoeraren bidezko produktuen garestitzeak eta kotizazio sozialen beherapenak, etekin enpresarialak helburu izateaz aparte, bankari 100.000 milioi euro ematea ahalbidetzen dutela esan du sindikatu abertzaleak.

 

Azken urteotako Espainiar Gobernuaren murrizketa sozialak bankaren  zuloa estaltzera etorri dira LAB sindikatuaren ustez. Soldata, pentsio eta langabetuen diru-laguntzen txikitzeak, BEZ-aren igoeraren bidezko produktuen garestitzeak eta kotizazio sozialen beherapenak, etekin enpresarialak helburu izateaz aparte, bankari 100.000 milioi euro ematea ahalbidetzen dutela esan du sindikatu abertzaleak.

 

“Politika hau manipulazio eta gezurretan oinarritzen da”, salatu du. Izan ere, “espainiar gobernuak asteak daramatza bere benetako asmoak ezkutatzen” helburu argi batekin: jendea prestatzea espoliazio hau ezinbestekotzat onartzeko.

 

LAB-ek neurrioi erabateko gaitzespena adierazi die, alternatiba desberdinak daudela defendatuz, betiere aurrera eramateko borondate politikoa badago. Hortaz, “krisiaren irteera” murrizketen ez aplikazioan eta zerga zein politika sozialen aldaketan dagoela uste du.

 

Bide honetan, gizarte mobilizazioari deitzen diote. Aurrenekoak, gaur, uztailaren 17an, 11:00etan Laudioko Lanbideren bulegoen aurrean eta bihar, 19:00etan, Laudioko herriko plazan,  kazerolada-kontzentrazio zaratatsu baten bidez, izango direlarik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide