Jez enpresak lan erreformarekin aurrera jarraituko duela salatu dute

Hilabete batzuk pasa dira Jez-en enpresa paktuaren negoziaketak hasi zirenetik eta, komitearen esanetan, zuzendaritzak lan erreformaren aplikazioarekin aurrera jarraitzeko intentzioa erakutsi du. Honi, martxoan hasi eta urte bateko luzera izango duen Enplegu Erregulazio Espedientea gehitu behar zaio.

 

Hilabete batzuk pasa dira Jez-en enpresa paktuaren negoziaketak hasi zirenetik eta, komitearen esanetan, zuzendaritzak lan erreformaren aplikazioarekin aurrera jarraitzeko intentzioa erakutsi du. Honi, martxoan hasi eta urte bateko luzera izango duen Enplegu Erregulazio Espedientea gehitu behar zaio.

 

Egoera honen aurrean, enpresa komiteak proposamen bat luzatu dio zuzendaritzari. Bertan, enpresa paktuan onartutako kondizioak ez txikitzeko konpromisoa eskatzen diote Jez-i , paktuaren ultra aktibitatea onartzearekin batera. Gainera, lanpostua mantenduko dutenaren bermea exijitzen diote, eta, hauek denak onartutakoan, alde bateko zein besteko proposamenak alboratzea, kondiziorik eta mehatxurik gabeko negoziaketa berri bat hasteko.

 

Enpresak planteamendu honi ezezkoa eman diola salatu du komiteak. Ondorioz, negoziaketak hautsi eta xantai eta soldata murrizketa, kanporatze… mehatxu gisa definitutakoei aurre egiteko  salaketa kanpaina hasiko dutela iragarri  dute, etendako kontaktuak berriz martxan jartzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide