LABek Aiaraldean Lan Erreforma eta Negoziazio Kolektiboaren Erreforma aplikatzen ari direla salatu du

Sindikatu abertzalearen aburuz, finantza sistemak Espainiar gobernuak hartutako erabaki guztiak agindu ditu, sistemaren beraren krisia, murrizketen bidez, langileriari ordainaraziz. Hartutako neurriok, gizartearen pobretzea eta kolektibo desberdinen bazterketa soziala eragiten dute LABen ustez.

Beste batzuen artean, PFEZ eta BEZa bezalako tasen igoera, langabezi eta erretiro prestazioen izoztea eta gutxitzea, banketxeei norbanakoentzako izan beharko litzatekeen diru laguntza publikoaren ematea, oinarrizko zerbitzu publikoen pribatizazioa… aipatzen ditu.

Gainera, aipatutako neurrietaz aparte, Aiarako enpresa askok, legearen babesean, langileak “dohainik” kaleratu dituztela salatu du LABek, Lan Erreformak emandako zigorgabetasunaren ondorioz. Honekin batera, lege berriaz baliatuta, lan hitzarmen zein zerbitzu publikoen negoziaketetan zuzendaritzaren jarrera bide beretik doala aipatu du sindikatuak, Inauxa, Kime, Guardian, JEZ, TRI eta Nubiolan enpresetan  gertatutakoa oroituz: langileen eskubideen gaineko mehatxuak eta lanaldiaren malgutasunaren inposatzea, urteko egutegia ezabatuz lan egun gehiago inposatzeko.

Ez hori bakarrik: kaleratzeak, lan sarien murrizketak, ERE-en ezarpenak… marko berdinaren barnean kokatzen ditu LABek, zeinaren iritziz aurre antolatutako maniobrak diren, enpresa guztiek jarraitzen dituztenak, langileriaren kontura estatusa mantendu edo hobetzeko.

Hitzarmen Kolektiboa, antolakuntza eta borrokaren bidez defendatu behar dela esanez eman dio amaiera prentsa oharrari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide