Orozkoko Goikouriko Natibitatearen baseliza berrituko dute

XVII. mendeko baseliza dugu Goikouriko Natibitatearena, zeina, denboraren eraginez, zaharkitua gelditu den. Eraberritze obrei dagokien gastuari aurre egiteko, Aldundiak 22.356,43 euro emango ditu, Eguzkibegi de la Ermita de Goikouria elkarteak lortutako kantitateari batuko zaiona.

 

XVII. mendeko baseliza dugu Natividad de Goikuria, zeina, denboraren eraginez, zaharkitua gelditu den. Eraberritze obrei dagokien gastuari aurre egiteko, Aldundiak 22.356,43 euro emango ditu, Eguzkibegi de la Ermita de Goikuria elkarteak lortutako kantitateari batuko zaiona.

 

Zehazki, obren lehenengo fasea izango den honetan, 1770. urtean eraikitako zurezko kanoi ganga berrituko dute. Ez soilik egitura, baizik eta baseliza berezi egiten duten gai klasizistako irudiak ere. Horretarako, sitsen aurkako tratamendu bat aplikatuko diote, babestu asmoz, ondoren ezabatutako irudiak berriz margotzeko. Arkitektura mota hau herri txikietan eman zen eta gaurko egunera oso eraikin gutxi iritsi dira.

 

4 urte behar izan ditu elkarteak beharrezko diru laguntza lortzeko, Eleiz Museoari esker heldu dena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide