Inauxako langileek hiru greba egun deitu dituzte

Hitzarmen kolektiboaren negoziaketen blokeoaren aurrean, Inauxako langileek  hiru greba egun deitu dituzte. Lehena atzokoa izan zen –hilaren 25- eta etortzeke direnak bihar eta uztailaren 3rako adostutakoak dira.

Hitzarmen kolektiboaren negoziaketen blokeoaren aurrean, Inauxako langileek  hiru greba egun deitu dituzte. Lehena atzokoa izan zen –hilaren 25- eta etortzeke direnak bihar eta uztailaren 3rako adostutakoak dira.

Langileek negoziaketen 6 hilabete luzetan egindako 15 batzarretan enpresak erakutsi duen immobilismoa salatu dute, hasieratik gaurdaino planteamenduetan eman diren aldaketa urriak argudiatuta. Besteak beste, lan jardunaldiaren 40 orduko -5 egun- luzapena, hasieran eskatzen zituzten 7 egunen aurrean, atsedenaldiaren 42 minututik 20 minuturako laburtzea -lehen 15 minutu- eta irabazi ekonomikoen araberako lan soldaten handitzea, zeinak, irabazirik ez egotekotan, soldaten 3 urteko izoztea ekarriko lukeen.

Gainera, aipatutako neurrien onartzeak enpresako komitearekin hitzarmenaren ultra aktibitatea bermatzen duen akordioa hartzea du menpeko. Hau da, hurrengo hitzarmenaren negoziaketek iraun artean sinatu nahi duten akordio honek jarraipena izatea bilatu nahi dute.

Horregatik, enpresaren jarrera aldatu ezean, hiru greba egun hauek uztailean jarraipena izan dezaketela azaldu dute langileek.

Atzoko grebak jarraipen handia izan zuen

Goizeko 5:30etan batu ziren lantegiaren sarreran bertako langile gehienak aurreneko aldiz. Bigarren geraldia 13:30etan izan zen. Lantegian gehiengoak egin bazuen ere, administrazioko zenbait lanera joan ziren eta baita zuzendaritza ere. Istilurik gabeko greba eguna izan zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide