LAB sindikatuak Aiarako herri guztietan eratuko diren greba batzordeetan parte hartzeko gonbitea luzatu du

Martxoaren 29rako deitutako grebaren aurrean LAB sindikatuak egoeraren analisia egin du, lan erreformaren larritasunaz ohartarazteko. “Erreforma honekin orain arte ezagutzen genuen lan harreman eredu osoa zeharo aldatzen da” -dio- estatua erretiratzen baita betetzen zuen bitartekari eta eskubide bermatzaile funtzioari uko eginez. Honekin patronalari botere osoa eskaini zaiola ondorioztatu du sindikatuak, lan legedia kapitalaren  pribilegioak bermatzeko tresna bihurtu arte.

Martxoaren 29rako deitutako grebaren aurrean LAB sindikatuak egoeraren analisia egin du, lan erreformaren larritasunaz ohartarazteko. “Erreforma honekin orain arte ezagutzen genuen lan harreman eredu osoa zeharo aldatzen da” -dio- estatua erretiratzen baita betetzen zuen bitartekari eta eskubide bermatzaile funtzioari uko eginez. Honekin patronalari botere osoa eskaini zaiola ondorioztatu du sindikatuak, lan legedia kapitalaren  pribilegioak bermatzeko tresna bihurtu arte.

Erreforma onartzeko arrazoiak onartu ez eta gezurtzat hartu ditu LAB-ek, enplegua sortu baino suntsituko duela argudiatuz, dagoena ezegonkortzen duen bitartean. Izan ere, sindikatuaren arabera,enpresarioek lan baldintzak nahi duten eran aldatzeko aukera izango dute, negoziazio kolektiboa erabat deuseztatzen baita.

Honen aurrean, eta honekin batera hartzen ari diren neurriak arbuiatu gabe, justizia sozialean oinarritutako eredu baten eraikuntza aldarrikatu du, kapitalaren agindupeko botere politikoei erantzuna emanez lanaren eta aberastasunaren banaketa oinarri duena. Demokrazian oinarritu beharreko eredua, hain zuzen ere, erabakietan langile eta herritarrok parte hartu behar dugula argi baitu euskal sindikatuak.

Hau lortzeko Euskal Herriak egoera politiko, sindikal eta sozial berezia duela azpimarratu du, baina, aldi berean, beharrezkoak direla erabaki eta neurri propioak hartzeko tresnak: lan harremanetarako eta babes sozialerako euskal esparrua. Hau da, estatuan hartzen ari diren erabaki orokorrek gure herrian krisian sakontzeko besterik balio ez dutela uste du LAB-ek, eta egoera berezi horrek ezinbestean burujabetza politiko eta ekonomikoa behar dituela.

Aipatutako erreformaren berri emateko Aiarako herri guztietan eratuko diren greba batzordeetan parte hartzeko gonbitea luzatu du, non, martxoan zehar, kanpaina informatiboak burutuko diren. Bereziki kolektibo kaltetuenen egoera jorratuko da: langabetuak, gazteak, emakumeak, pentsiodunak…

Gaurkoa dugu kanpainaren hasiera eguna, Aiarako delegatuen asanbladarekin burutuko dena, ondoren lan erreforma salatzeko Amurrioko kaleetatik egingo den giza katearekin batera.

Aretako emakume bati eta ELA-ko lau militante atxilotuei elkartasuna adierazi die LAB-ek.

Lehenengoa etxea galzorian duen herritarra da, “diru-gose den banketxeak kenduta”. Martxoaren 26an “stop desahucios” plataformak egindako deialdira joateko gonbitea luzatzen du.

Bigarrengoa ostiralean estortsio salaketapean atxilotutako ELA-ko lau militanteek osatutako taldea da. Tomas Atxa enpresako eskrupulurik gabeko enpresarien mendeku gosearen barnean kokatzen du LAB-ek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide