Zabaltzen prozesuan egindako proposamenak aurrekontuetan jaso dituztela dio EAJk

Amurrioko Bilduk duela astebete EAJren kudeaketa kritikatzeko egindako prentsaurrekoak erantzuna izan du alderdi jeltzalearen eskutik. Gobernuan den taldeak adierazi du herritarren parte hartze zuzena hasieratik sustatu dutela  eta Zabaltzen prozesuan jasotako proposamenak bete dituztela.

Orain dela aste bat baino gehiago Amurrioko Bilduk EAJren kudeaketa kritikatzeko egindako prentsaurrekoaren aurrean azkeneko honek erantzuna eman du, esanez hasieratik sustatu dutela herritarren parte hartze zuzena eta Zabaltzen prozesua argudiotzat jarriz, non jasotako proposamenak bete omen dituzten.

 

Adibide gisa maskoten jabetzaren inguruko ordenantzaren aplikazioa darabilte, zeina, euren hitzetan, hiru urte berandu jarri den martxan, aurreko gobernu taldeak eratu bazuen ere ez zuelako bete. Prozesuan txakurren jabeekin batera beraietaz gozatu ahal izateko espazio berdeak erabaki direla diote.

 

Era berean, parkean erabilera anitzeko estalkia eraikitzeko proiektuaren elaborazioa parte hartze prozesuaren barnean kokatzen dute, herritar hainbatek hala eskatu baitzuten. Besteak beste, bidegorriak konektatzeko intentzioa ere aurkeztu da.

 

Bukatzeko aurreko gobernuari kritika egiten dio, auzo asanbladen eta Arnasa foroaren desaktibazioa burutu zuela aipatuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide