EAJk OHZ eta 2012ko aurrekontuen inguruko balorazioa egin du

Laudioko EAJk bere poztasuna adierazi du OHZren ingurukoak erabakitzeko Batzorde Teknikoa eratu izanagatik, nahiz eta tartean zenbait zalantza aurkeztu, merkataritza lokalen eta eraiki gabeko orubeen balioztatzean, zerga tipoen murrizketan edota errenta txikienentzako hobarien kalkuluan, besteak beste.

 

Laudioko EAJk bere poztasuna adierazi du OHZren ingurukoak erabakitzeko Batzorde Teknikoa eratu izanagatik, nahiz eta tartean zenbait zalantza aurkeztu, merkataritza lokalen eta eraiki gabeko orubeen balioztatzean, zerga tipoen murrizketan edota errenta txikienentzako hobarien kalkuluan, besteak beste.

 

Era berean, 2012ko aurrekontuen aurrean ardura erakutsi dute. Izan ere, EAJren hitzetan, Bilduk ez du hauteskundeetako programan aipatutakoa bete, non aurrekontuak urte hasieran onartuko  zituztela esaten zela azpimarratzen duen. “Ez digute bertako taldeei gaia landu ahal izateko inolako zirriborrorik aurkeztu”, gehitzen du, beste udalerrietan lantzen ari direla oroitzen duen bitartean.

 

Azkenik, gobernu taldeari, aurrekontuen zirriborroa berehala aurkezteko eskatzen diote.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide