APILL-ek OHZ-k sektore komertzialean izango duen eragina txikitzeko proposamena egin du

APILL-ek begi onez ikusten ditu Laudion Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren aurrean hartutako neurriak. Hauek, dena den, ez dira sektore komertzialera ireki, eta, honen aurrean, bi proposamen egin ditu.

 

Lehena, etxebizitza eta lokal arruntekin egin den bezala, lokal komertzial eta industrialetan karga  jaisteko aukerak aztertzea da. Bigarrena, aldiz, OHZren komisio teknikoan parte hartzea.

 

APILL-ek begi onez ikusten ditu Laudion Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren aurrean hartutako neurriak. Hauek, dena den, ez dira sektore komertzialera ireki, eta, honen aurrean, bi proposamen egiten ditu.

 

Lehena, etxebizitza eta lokal arruntekin egin den bezala, lokal komertzial eta industrialetan karga  jaisteko aukerak aztertzea da. Bigarrena, aldiz, OHZren komisio teknikoan parte hartzea.

 

Karga jaisteko modua Aldundiaren baloreak txikirako joeran berrikustea dela uste du, edo, bestela, hobarien aplikazioa sektore komertzialean, ostalaritzan zein zerbitzuetan.

 

Beste herrietako informazioa jaso eta udaletako zein Aldundiko teknikariekin hitz egin ostean, aukerarik bideragarriena baloreen murrizketan ikusi dute, Amurrion 2009 urtean egin zen bezala. Honen ondorio da Laudioko erdiguneko lokal baten m2-aren balioa 1500 eta 2000 euroren artean egotea, Amurrion, 520 eta 625 euro bitartekoa denean, herri bietan merkatuaren balioa antzekoa izanik.

 

Jaitsiera hau Amurrioko udalak Aldundiari eskatutako zuzenketa indizeagatik eman zela aipatzen du APILLek, Laudioko udalaren teilatura harria botaz, ondoren,  herriko komertzio, ostalaritza eta zerbitzuen egoera sozio-ekonomiko kaxkarrarenganako ardura erakusten bukatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide