Izar Mendiguren aukeratu zuen publikoak Ozaetako oholtzapetik

Ozaetan jokatu zen Oholtzapetik Entzulea Epaile egitasmoaren 1.kanporaketa. Entzuleek Izar Mendiguren aukeratu zuten Legutioko finalean kantatzeko. Plazako saio bizia eta gustagarria bertaratutako entzuleentzat.

Ozaetako Iduia Jauregian OHOLTZAPETIK egitasmoa abiatu zen ostiralean. Egitasmo berria da Arabako Bertsozale Elkarteak martxan ipini duena. Arabako 16 bertsolari, 4 gai-jartzaile eta entzulea epaile. Publikoaren epailetzaren arabera, finalerako sailkatuko da saio bakoitzaren bozkatuena eta Ozaetan Izar Mendiguren laudiotarra izan zen.

Nieves del Alamo gai-jartzaile eta aurkezlearen eskutik Iñaki Viñaspre, Julen Zulaika, Izar Mendiguren eta Orlando Arreitunandiak kantatu zuten. Plazako saio baten formatuan eta ariketetan aritu ziren bertsolariak. Saioa goranzko joera hartu zuen, nahiz eta bertsolariek hasieratik bereganatu zuten entzuleen interesa; oso saio gustagarria suertatu zen.

Bukaerako agurrak baino lehen, bertaratutako 35 lagunek epaitzeko ariketa egin zuten. Lau bertsolarien izenak idatzitako paper batean bat utzi behar zuten; gustukoena. Izar Mendiguren izan zen gustokoena Ozaetako entzuleen iritziz eta ondorioz maiatzaren 13an Legution kantatuko duena.

Datorren ostiralean, Murgiako liburutegian, 20:30an, bigarren kanporaketa jokatuko da. Aintzane Irazusta gai-jartzailearen eskutik Oihane Perea, Asier Otamendi, Iker Agirre eta Peru Abarrategik kantatuko dute.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide