Manex Agirre nagusi Zigoitiko finalaurrekoan, Asier Rubio luiaondoarrak seigarren egin du

Zigoitiko Kultur Etxeko aretoan, 90 lagunen aurrean Manex Agirrek irabazi du.

Arabako Bertsolari Txapelketako 5.finalaurrekoa Zigoitiko Kultur Etxean jokatu zen, larunbat arratsaldean. 2.itzuliko bigarren saio honetan ondorengo bertsolariek kantatu zuten:

Manex Agirre (Aramaio)
Oier Arbina (Agurain)
Peru Abarrategi (Aramaio)
Asier Rubio (Luiaondo)
Iñaki Viñaspre (Abetxuko)
Felipe Zelaieta (Gasteiz)

Amurrioko Unai Mendibili egokitu zitzaion kantatzea finalaurreko honetan baina baja izan da eta bertsolari ordezkoa zen Oier Arbinak kantatu zuen.

Oier Suarez aurkezleak jarritako ariketa guztiak egin ondoren, Manex Agirrek lortu zuen puntu gehien, puntu. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

343.5 Manex Agirre
339 Iñaki Viñaspre
318 Felipe Zelaieta
316.5 Peru Abarrategi
288.5 Oier Arbina
276.5 Asier Rubio

Horrela, bertsolariek jokatutako bi saioen puntuazioei begira, Manex Agirrek dauka puntu metaketarik altuena, Zigoitian kantatutakoen artean. Orokorrean, Oihane Perea eta Manex Agirre dira puntu gehien lortu duten bi bertsolariak. Bi saioen artean puntu gehien lortzen duten 6 bertsolariak sailkatuko dira finalerako. Hurrengo larunbatean izango den azkeneko finalaurrekoan, Langraiz Okan, argituko da nortzuk diren finalistak.

Bigarren itzuliaren 3 finalaurrekoetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga, Aitor Jimenez, Mikel Fernandez de Arroiabe, Iker Elexpuru. Idazkari lanetan Maria Fuentes.

Finalerako sarrerak salgai daude Printzipal Antzokiak ematen duen bideetatik, hau da, takilean bertan, telefonoz eta Printzipal Antzokiko web gunean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide