Oihane Pereak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako laugarren finalaurrekoa

Aramaioko Kultur Etxeko aretoa beteta, 100 lagun, saio bizia izan zen. Oihane Pereak irabazi zuen.

Arabako Bertsolari Txapelketako 4.finalaurrekoa Aramaioko Kultur Etxean jokatu zen, larunbat arratsaldean. 2.itzuliko lehenengo saio honetan ondorengo bertsolariek kantatu zuten:  

Oihane Perea (Zalduondo)

Jon Ruiz de Pinedo (Zalduondo)

Unai Bengoetxea (Oion)

Iker Agirre (Aramaio)

Irati Anda (Gasteiz)

Ruben Sanchez (Gasteiz)

Bertsolariek egin beharrreko lanetarako Aintzane Irazustak aurkezleak jarritako ariketa guztiak egin ondoren, Oihane Pereak lortu zuen puntu gehien,  puntu. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

352.5 Oihane Perea

328.5 Iker Agirre

322.5 Ruben Sanchez

283 Jon Ruiz de Pinedo

277.5 Irati Anda

262 Unai Bengoetxea

 

Horrela, bertsolariek jokatutako bi saioen puntuazioei begira, Oihane Pereak dauka puntu metaketarik altuena. Bi saioen artean puntu gehien lortzen duten 6 bertsolariak sailkatuko dira finalerako. 

Bigarren itzuliaren 3 finalaurrekoetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga, Aitor Jimenez, Mikel Fernandez de Arroiabe, Iker Elexpuru. Idazkari lanetan Ainhoa Aizpurua.

Datorren larunbatean, Zigoitian, 2.itzuliko bigarren finalaurrekoa jokatuko da. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide