Asier Rubio aritu da Arabako Bertso Txapelketaren lehen finalaurrekoan

Asier Rubio Hidalgo (eskumatik hasita bigarrena) atzoko bertso saioa. Argazkia: Arabako Bertsozale Elkartea

Asier Rubio Hidalgo aritu zen atzo Arabako Bertso Txapelketaren lehen finalaurrekoan. 204.50 puntu lortu zituen bertsolari aiararrak. Manex Agirre Arriolabengoak lortu zuen lehen postua.

Heldu da Arabako Bertsolari Txapelketa. 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako 1. finalaurrekoa, Langraizen jokatu zen igande arratsaldean. Oholtzan, Arabako bertso eskolen sarea irudikatu nahi duen amaraunaren pankartaren aurrean sei bertsolari, hurrengoak:

Asier Rubio Hidalgo (Luiaondo)

Felipe Zelaieta Txurruka (Gasteiz)

Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio)

Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio)

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola (Oreitia)

Zigor Enbeita Zugadi (Abornikano)

Lehenengo itzuli honetan 13 bertso puntuagarri kantatu zuten bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Manex Agirrek lortu zuen puntu gehien,229 puntu. Horrela, Manex Agirrek Legution jokatuko den 2.itzuliko 4.finalaurrekoan kantatuko du, martxoaren 4an. Gainerako beste bertsolariak puntuazioen zain geratuko dira jakiteko non kantatuko duten bigarren saioa. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

 Manex Agirre, 229 puntu

Rikardo Gonzalez de Durana, 227 puntu

Peru Abarrategi, 222,5 puntu

Zigor Enbeita, 215 puntu

Asier Rubio, 204,5 puntu

Felipe Zelaieta, 200,5 puntu

Zazpi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Marta Ugarte izan zen Langraizko aurkezlea. Lehenengo itzuliaren 3 finalaurrekoetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Patxi Aizpurua, Iker Elexpuru eta Ainhoa Aizpurua. Idazkari lanetan Esti Zengoitibengoa.

Datorren igandean, Zigoitian, 1.itzuliko bigarren finalaurrekoa jokatuko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide