Bigarren itzuli honetako saioetan 14 bertso puntuagarri kantatu behar dute bertsolariek, horien artean 5 bertso bakarko lana, kartzela formatuan. Laudion, ariketa guztiak egin ondoren, Xabi Igoak lortu zuen puntu gehien, 243,0 puntu. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:
Xabi Igoa, 243,0 puntu
Rikardo Gz. de Durana, 238,0 puntu
Paula Amilburu, 234,0 puntu
Asier Rubio, 227,0puntu
Ander Solozabal, 220,5 puntu
Jagoba Apaolaza, 196,0 puntu
Finalean nortzuk kantatuko duten argitzen ari da, baina ezin da ziurtatu. Aramioko saioan, hurrengo larunbatean, kantatzen duten bertsolariek itxiko dute sailkapena. Momentuz, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirrek lortu dute puntu gehien. Legution eta Laudion kantatu duten 12 bertsolariek martxoaren 19ra arte itxoin beharko dute jakiteko finalean kantatuko duten ala ez.
Zazpi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Nieves del Alamo izan zen Laudion aurkezlea. Bigarren itzuliaren 3 finalaurrekoetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Patxi Aizpurua, Ainhoa Aizpurua, eta Aitor Jimenez. Idazkari lanetan Esti Zengoitibengoa aritu zen.
Bertsolari bakoitzak ariketa ezberdinetan lortutako puntuazioak eta argazkiak hemen ikusgai daude
http://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabako-bertsolari-txapelketa-2017/saioak/laudio-martxoak-11
Bertsoaldi aukeraketa bideoetan asteazkenetik aurrera bertsoa.eus-en.
Datorren larunbatean, Aramaion, 2.itzuliko azkeneko finalaurrekoa jokatuko da. Saioari buruzko informazioa hemen dago
www.bertsozale.eus/eu/araba/arabako-bertsolari-txapelketa-2017/saioak/aramaio-martxoak-18