Arabako Bertsolari Txapelketako finalean egongo da Serapio Lopez

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale Elkartea 2017ko mar. 19a, 12:03
Serapio Lopez (eskumatik hasita hirugarrena), txapelketaren finalaurreko batean. Argazkia: Arabako Bertsozale Elkartea

Serapio Lopez aiararra izango da Arabako Bertsolari Txapelketako finalean egongo den sei bertsolarietako bat. Asier Otamendi, Oihane Perea, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre dira azken txanpa horretan arituko diren beste bertsolariak. Apirilaren 1ean jokatuko da finala Gasteizko Printzipal Antzokian.

Asier Otamendi, Oihane Perea, Serapio Lopez, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre dira 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalistak; apirilaren1ean, jokatuko da finala Gasteizko Printzipal Antzokian.

Larunbat arratsaldean, Aramaion jokatu zen txapelketako 2.itzuliko seigarren eta azkeneko finalaurrekoa. Eszenatokian, Arabako bertso eskolen sarea irudikatu nahi duen amaraunaren pankartaren aurrean sei bertsolari hauek:

Andere Arriolabengoa Bengoa

Asier Otamendi Alkorta

Izar Mendiguren Cosgaya

Oihane Perea Perez de Mendiola

Serapio Lopez Ortueta

Zigor Enbeita Zugadi

Bigarren itzuli honetako saioetan 14 bertso puntuagarri kantatu behar izan dute bertsolariek, horien artean 5 bertso bakarko lana, kartzela formatuan. Uxue Diaz de Cerio aurkezleak jarritako ariketa guztiak egin ondoren, Asier Otamendik lortu zuen puntu gehien, 266,6 puntu. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

Asier Otamendi, 266,5 puntu

Oihane Perea, 258 puntu

Serapio Lopez, 254,5 puntu

Andere Arriolabengoa, 254 puntu

Zigor Enbeita, 245,5 puntu

Izar Mendiguren, 233 puntu

Azken finalaurrekoa izanda, itxita geratu da txapelketa honen sailkapena. Bertsolariek jokatutako bi saioen puntuazioaren arabera hauexek dira lehenengo sei sailkatuak, beraz, finala jokatuko dutenak:

Asier Otamendi (Gasteiz)
Oihane Perea (Zalduondo)
Serapio Lopez (Baranbio)
Xabi Igoa (Aramaio)
Iñaki Viñaspre (Gasteiz)
Manex Agirre (Aramaio)

Bigarren itzuliaren 3 finalaurrekoetako epaimahaia, horrela osatuta egon da: Patxi Aizpurua, Ainhoa Aizpurua, eta Aitor Jimenez. Idazkari lanetan Esti Zengoitibengoa aritu zen.

Bertsolari bakoitzak ariketa ezberdinetan lortutako puntuazioak eta argazkiak hemen ikusgai daude.

Bertsoaldi aukeraketa bideoetan asteazkenetik aurrera bertsoa.eus-en.

Finala apirilaren 1ean, larunbata, Gasteizko Printzipal Antzokian jokatuko da. Sarrerak salgai daude Printzipal Antzokiak ematen duen ohiko bideetatik, hau da, takilean bertan, telefonoz eta Printzipal Antzokiko web gunean, http://www.vitoria-gasteiz.org

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide