Karla Santistebanek jantziko dio txapela Arabako onenari

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale Elkartea 2017ko mar. 27a, 15:29
Karla Santiesteban eta Serapio Lopez finalaren aurkezpenean / ABE

Aiaraldeko Bertso Eskola sortu zenetik 35 urte bete direla-eta, Karla Santisteban izango da txapela jartzeko arduraduna.

 

Finalistek nabarmendu dute seikotean eman den transmisioa, belaunaldi ezberdinetakoa izanik batzuk besteen irakasleak izan dira, eta final honetan topo egingo dute.

Karla Santistebanek jantziko dio txapela irabazleari. Arabako Bertsozale Elkarteak Karlak, urte askotan, egindako lan isila eskertu nahi du. 1946an jaioa Arabako bertsolaritzaren sustatzailea izan da, 1982an Arabako lehenengo bertso-eskola sortu zuen, Aiaraldekoa. Geroztik antolatzailea, gai-jartzailea eta epailea izan da.

Beste sari banatzaileak Arabako bertso-eskoletako ordezkariak izango dira. Honekin, antolatzaileek begi bistan utzi nahi dute bertso-eskolen sarearen funtzioa bertsogintzan, herrigintzan eta euskalgintzan.

Finalerako sarrerak erosteko Printzipal antzokiaren ohiko bideetatik eskuratu behar dira, hauexek: takilean, telefonoz eta antzokiaren web gunean. Sarrera guztiak numeratuta izango dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide