Adinekoentzako foru-egoitzek eguneko zentroak gaituko dituzte COVID-19az jotako erabiltzaileei arreta emateko

Egoitzen foru sareko bost pertsona ospitaleratuta daude koronabirusaz jota, eta positibo eman duten beste zazpi artatzen ari dira.

Arabako Foru Aldundiak oraintxu erabiltzen ez diren eguneko zentroak gaitu ditu, koronabirusean positibo eman dezaketen edo arnas sintoma akutuak dituzten foru egoitzetako adineko pertsonei arreta esklusiboa eman diezaieten. Egokitze prozesuan dauden zentroak Gasteizen, Laudion eta Agurainen daude.

Foru erakundeak, osasun eta prebentzio neurriak zorrozten jarraitzen du, foru egoitza zentroetan kutsatzeak saihesten saiatzeko, bereziki adinekoei zuzendutakoak, osasun alerta egoera horretan zaurgarritasun handiena duen sektorea baita.

Hala ere, osasun-agintariek datozen asteotan kutsatzeek gora egingo duten aurreikuspenen inguruan, Arabako Foru Aldundia, oraintxu arte jarduerarik gabe dauden eguneko zentroak egokitzen hasi da, isolamendu-neurriekin artatu behar diren egoitza-sare foraleko adinekoentzako bizitoki gisa balio dezaten.

Eguneko zentro hauek, behar bezala gaituta, adinekoei aldi baterako egoitza arreta eskaini ahal izango dietela espero da, beti ere ongizate- eta segurtasun-berme guztiekin; izan ere, egoitzei atxikita badaude ere, modu autonomoan funtzionatzen dute.

Neurri honen bitartez, Arabako Foru Aldundiak aurrea hartuko dio COVID-19ren hedapen-ahalmenaren balizko larrialdiari, eta erantzuna emango dio osasun larrialdi honek foru-zentroetan bizi diren adinekoen arretan izan ditzakeen ondorioei.

Erregistratutako kasuak
Une honetan, egoitza-sare foralaren 5 erabiltzaile ospitaleratuta daude koronabirusaz jota; beste 7k positibo eman dute COVID-19an, eta beren zentroetan artatzen jarraitzen ari zaie.

Adineko pertsonentzako GOFEren Zadorra eta Ajuria egoitzek 3 eta 2 kasu positibo erregistratu dituzte, hurrenez- hurren, eta Ariznabarra egoitza-zentroan, zeharkako kudeaketakoan, beste 2 kasu hauteman dira.

Ospitaleratutako pertsonei dagokienez, horietatik 4 adimen urritasuna duten pertsonentzako bi etxetan bizi dira (Easo eta Martin Saracibar), Hirugarren Sektoreko erakunde batek kudeatutakoetan, hain zuzen ere. Kutsadurak geldiarazteko, Landaberde eta Ehari eguneko zentroak aldi baterako egoitza gisa prestatu dira, sintomarik ez duten adimen- desgaitasunaren arretarako etxeetako pertsonentzat. Ospitaleratutako bosgarren pertsona, adineko pertsonentzako GOFEren Samaniegoko egoitzatik dator, udalerriko izen bera duen egoitzatik.

Osasun-larrialdia hasi zenetik, Arabako Foru Aldundiak jardueraprotokoloak garatu ditu bere egoitza-sarean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eguneratuta eta koordinatuta, eta hainbat neurri jarri ditu abian, egoitzetako gainerako erabiltzaileen eta langileen artean kutsadurari aurrea hartzeko eta komunitateari ez transmititzeko.

Kutsadurak detektatu diren zentroetako familiei egoeraren berri eman zaie, eta beharrezko isolamendu-neurriak hartu dira eta maskarak erabili dira koronabirusean positibo eman duen pertsona ororekin, baita sintomak dituztenekin ere. Era berean, egoitza horien erabiltzaile guztien osasun-jarraipen osoa egiten ari da, baita sintomatologia ertain eta larrien analisiak ere.

Aldi berean, foru-egoitzek babes-ekipoak dituzte koronabirusak kaltetutako pertsonei arreta emateko. GOFEko Prebentzio Zerbitzuak kontaktuen azterketak eta jarraipenak egin ditu, ikastetxeei aholkuak eman dizkie egoera bakoitzaren arabera hartu beharreko neurriei buruz, baita babes-materialei eta protokoloen aplikazioari buruz ere; gainera prebentzioko informazioa eta prestakuntza eman ditu, eta kutsadurarekiko bereziki sentikorrak diren pertsonentzat beharrezkoak diren egokitzapenak aztertu ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide