Lana aurkitu du Arabako enplegu anezketan parte hartu duten pertsonen erdiak baino gehiagok

COVID-19ari lotutako krisiak eragin badie ere.

Besteren kontutako lanpostua aurkitu zuen Gasteizko (2) eta Laudioko enplegu anezketan parte hartu zuten pertsonen erdiak baino gehiagok, azken hiletan hainbat sektoretako enpresetan. Enplegua aktiboki bilatzeko talde horiek 59 emakumerekin eta gizonekin hasi ziren, eta horietako 30ek lan kontratua lortu zuten.

Cristina Gonzalez Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko foru diputatuak balantze positiboa egin du Santa Maria la Real Fundazioarekin eta Lanbiderekin elkarlanean abian jarritako programaren bidez lortutako emaitzei buruz. Gonzalezen esanetan, laneratze tasak, aurreko edizioetan baino zertxobait baxuagoa bada ere, "oso ona" izaten jarraitzen du, kontuan hartuta COVID-19ari lotutako krisiak bete-betean eragin ziola programari.

Gasteizko (2) eta Laudioko enplegu anezkak 2019ko urriaren 23an hasi ziren lanean, langabezia handiena zuten Arabako eskualdeetan enplegua sustatzeko programa berezi baten esparruan, eta 2020ko martxoaren 27an amaitu. COVID-19aren krisiak eta hartutako konfinamendu neurriek azken saioak linean egitera eta enpresekin zenbait bitartekaritza ekintza etetera behartu zuten. Eragin hori apirilean eta maiatzean ere luzatu zen, kontratazio gehiago egitea eragotziz.

Emakume gehiago
Hasiera batean, 59 langabetuk hartu zuten parte anezketan koordinatzaile banaren gidaritzapean, eta xede honekin: nork lankidetza aritzea bere gaitasunak hobetzeko, lan merkatua aztertzea eta enplegua lortzea. Pertsona horiek prestakuntzako aholku zehatzak jaso zituzten, beren gaitasunei onura ateratzen ikasi zuten, beren udalerri eta eskualdeetako enplegagarritasun mapa egin zuten eta bitartekotza lan handia egin zuten enpresekin.

Horren ondorioz, pertsona horietatik 30ek lanpostua aurkitu zuten, eta horrek bitartekotza tasa % 51n kokatzen du. Beste 5 pertsonak hautatu zuten kualifikazioa hobetzeko prestakuntza jasotzea eta/edo lanbidez birziklatzea.

Cristina Gonzalezek azpimarratu du, gainera, lana lortu duten pertsona gehienak emakumeak direla, eta jarduera sektoreen araberako informazioa ere eman du: “Laneratutako 30 pertsonetatik 18 emakumeak dira, hain zuzen ere, langabezia gehien pairatzen dutenak. Laneratze gehienak zerbitzuen alorrean eta industrian diharduten enpresa eta erakundeetan izan ziren”.

Arabako Foru Aldundia enplegua sustatzeko eta enpleguaren kalitatea hobetzeko gauzatzen ari den politiken parte dira enplegu anezkak. Enplegua, Merkataritza eta Turismoa Sustatzeko Saila une honetan politika horiek berregituratzeko lanean ari da, haien edukia eta programak COVID-19 koronabirusari lotutako krisiaren ondorioetara egokitzeko helburuarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide