Arabako diputatu nagusiaren esanetan, "Aiaralderako Berehalako Jarduera Plana urtea amaitu baino lehen egongo da martxan"

Laudioko Industrialdea, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Ramiro Gonzalezek Arabako Batzar Nagusietan azaldu duenez, eskualderako trakzio proiektuek "helburu finalista izango dute, eta batez ere 2021 eta 2022 urteen artean gauzatuko dira".

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Arabako Batzar Nagusietan azaldu duenez, "Aiaralderako Berehalako Jarduera Plana urtea amaitu baino lehen egongo da martxan, eta Aiaraldeko Plan Estrategikoa, berriz, 8 hilabete geroago". Foru agintari gorenak azaldu duenez,  Foru  Gobernuak  orain  arte  eman  dituen  pausoak  eskualdearen  egoerari  erantzun  egokia emateko, eta hilabete gutxi barru errealitate bihurtuko dira. 
 
"Eskualdearen egoera ikusita, erabaki azkarrak hartu behar genituen, intentsitate desberdinekoak, neurriei epe laburretik heltzeko, bai eta epe luzeagoko plan baterako oinarriak ezarri ere", adierazi du, "gogoeta  horrekin  batera  Berpiztu  Plana ere etorri  da,  Eusko  Jaurlaritzak  bultzatua,  Eskualdea lehentasunezko  jarduketa-eremu  gisa  sartuz,  Eskualde  kaltetuak  Berreskuratzeko  Planaren  bidez".  Gogoratu behar da 24 milioi euroko zuzkidura duen plana dela. 
 
Gonzalezen arabera, prozesuari ekiteko, trakzio-proiektuak kontrastatu eta hautatuko dira, haien egingarritasunean, espero den inpaktuan eta kokapen estrategikoan oinarrituta identifikatutako proiektu  potentzialen  zerrenda  batetik abiatuta.  Udalerri  bakoitzeko  eragile  ekonomiko,  sozial  eta  erakundeen partaidetza-prozesu baten bidez, Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko eta Arabako Aldundiekin, inplikatutako alderdiak diren aldetik. "Alde horretatik, oso positiboki baloratzen dut Eusko Jaurlaritzaren inplikazioa, Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundien arteko lankidetza, eskualdeko eragileen parte-hartzea, eta espero dut laster hasiko garela erakundeen areko ahalegin horren emaitzak ikusten". 
 
Trakzio-proiektuek  ezaugarri  komunak  izango  dituzte,  barne-oreka  eta  eragina  izango  dute hainbat  kudeaketa arlotan,  hala  nola  nekazaritzan,  kulturan,  enpleguan,  LHn,  osasunean,  etxebizitzan eta  azpiegituretan.  "Horiek guztiek  helburu  inbertitzaile  finalista  izango  dute.  Hau  da,  2021-2022an gauzatu beharreko inbertsio zehatzak, funtsean, eta kasu batzuetan 2023ra luzatuta. ", azpimarratu  du  ahaldun nagusiak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide