Arabako Foru Aldundiak 106.000 euroren bidez diruz lagunduko du Amurrioko adinekoentzako etxebizitza komunitarioa

Argazkia: GoogleMaps

Foru  Gobernu  Kontseiluak  onespena  eman  dio  Amurrioko  Udalarekin  udalerri horretako adineko pertsonen etxebizitza komunitarioaren kudeaketan eta funtzionamenduan laguntzeko daukan hitzarmena berritzeari. Aurten, Arabako Foru Aldundiak 106.000 eurorekin finantzatuko du baliabide hori. Guztira, 8 pertsona har ditzake etxebizitza komunitario horrek. 
 
Mendekotasun moderatua (1 maila) duten adinekoentzako etxebizitza komunitarioek, baliabide txikiak  izan  arren,  kalitatezko  arreta  eskaintzen  diete  Arabako  Lurralde  Historikoan  sakabanaturik dauden  herriei.  Haien ezaugarri  nagusia  da  bertan  bizi  diren  pertsonak  direla  etxeko  jarduerak antolatzen eta kudeatzen dituztenak, behar duten kanpoko laguntzarekin.  
 
Etxebizitzen titularrak udalak badira ere, Foru Aldundiak udal horiekin lankidetza hitzarmenak izenpetuta  dauzka,  haien  bidez  etxebizitzen  kudeaketa  eta  mantentze  lanak  finantzatzeko.  Amurrion dagoen etxebizitza komunitarioaz gainera, Araban Guardia, Kanpezu, Asparrena eta Gaubeako (Espejo) udalek ere badaukate baliabide mota hori.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide