INDESA Laudio Group elkartean sartu da, Aiarako eskualdeko industria jarduerarekin duen konpromisoa indartzeko

Desgaitasuna duten pertsonei Araban enplegu aukerak ematen dizkien Indesa 2010 enplegu zentro berezia kide gisa sartu da Laudio Group elkartean, Aiarako Kuadrillako industria jarduerarekiko konpromisoa indartzeko asmoz, Laudioko herrian ibilbide luzea duen Lantze industria lantegiaren bidez, zeinaren ardatza baita hainbat sektoretako enpresei industria irtenbideak ematea.

Laudio Group irabazteko xederik gabeko elkarte bat da, industria enpresek eta industriarako zerbitzuen enpresek osaturikoa, eta haren helburua da Aiarako eskualdeko industria enpresen interes komunak ordezkatzea, defendatzea, sustatzea eta bultzatzea. Xedea da Laudioko industria lehiakortasuna bermatzea, taldeko kideen arteko enpresa lankidetzaren sustatzaile gisa jardunez sinergiak bilatzeko, eta administrazio publikoen aurrean ahots bakar gisa jardunez.

Indesa eskualdeko elkarte horretan sartu da eratu zenetik 30. urteurrena bete den urtean. Indesa sortu zen desgaitasuna duten pertsonei kalitatezko enplegu egonkorra eskaintzeko, erabateko laneratze eta gizarteratzea lortzeko asmoz, eta lana ematen dio mila pertsona ingururi. Hamarretik bederatzik desgaitasuna dute.

Indesa enplegu zentro berezian lan egiten duten eta dibertsitate funtzionala duten pertsona gehienek (% 55) adimen desgaitasuna dute, eta horien atzetik datoz desgaitasun fisikoa dutenak (% 40,8) eta desgaitasun sentsoriala dutenak (% 4,1).

Enplegu zentro berezian dagoeneko finkatuta dauden jarduera eremuak industria, lorezaintza, garbiketa, cateringa eta ikuztegia dira. Horrez gainera, bada seigarren lan arlo bat ere, non jarduera berriak jartzen baitira martxan, hala nola Forondako Aireportuko eta Zadorra eta Ajuria egoitzetako kafetegien kudeaketa eta foru egoitzen sareko eta Indesako bertako instalazioen mantentze zerbitzua.

Zazpi lantegi propiotan garatzen du bere lana; haietatik lau Gasteizko eremuan daude; beste bat Oionen, beste bat Burgelun; eta beste 3 Laudion. Langileak 50 lantokitan banatzen dira, enpleguko zentro berezikoetan bertan eta bezero diren erakunde eta enpresetakoetan.

Indesa 2010 kapital publikoko sozietatea da, eta administrazio publikoen partaidetza du, Arabako Foru Aldundiarena (gehiena) eta lurraldeko hainbat toki erakunderena: gaur egun, Arabako Batzar Nagusiak eta Gasteiz, Laudio, Oion, Aiara, Arratzua-Ubarrundia eta Burgeluko udalak, bai eta Eusko Jaurlaritzarena ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide