Foru Aldundiak higiezin bat erosiko du Laudion, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako egoitza bat eta eguneko zentro bat hartzeko bertan

Lokalak erosteko lehiaketa egin du, 2.175.000 euroko gehieneko prezioan. Baliabide berriak 16-18 plaza izango ditu lagundutako etxebizitzan, eta 15 plaza eguneko zentroan.

Foru Gobernu Kontseiluak atzoko bileran onetsi du Laudion higiezin bat edo batzuk eskuratzeko lizitazioa, Aiarako Kuadrillan desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako egoitza bat eta eguneko zentro bat hartzeko bertan. Baliabide berriak 16-18 plaza izango ditu lagundutako etxebizitzan, eta 15 plaza eguneko zentroan.

Baliabide berri horiek kolektibo horietako pertsona gehiagori eman ahal izango diete arreta; izan ere, eskualdean dauden etxebizitza lagunduak ahalik eta gehien okupatuta daude, eta kuadrillako herrietan ez dago eguneko zentrorik.

Higiezina erosteko gehieneko prezioa 2.175.000 milioi euro izango da, eta zati handi bat Next Generation EU funtsek finantzatuko dute, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, eta baita Aiaraldea Eskualderako Berehalako Jarduera Planagatik ere. Esleitzeko irizpide gisa, prezioaz gain, higiezinaren berezko ezaugarriak baloratuko dira, zehazki, herri barruan kokatuta egotea eta lortu nahi den helbururako egokia izatea.

Horrela, dagoeneko berrituta dagoen higiezin bat erosi nahi da, giltza eskura, proiektuaren beharretara egokitua eta bi baliabideak batera hartzeko modukoa. Beste irizpide bat da Laudioko erdigunean kokatuta egotea, aukera eman dezan, alde batetik, adimen desgaitasuna duten erabiltzaileak komunitatean integratzeko, eta, bestetik, azpiegiturez baliatzeko eta zonako zerbitzuetan jarduerak egiteko.

Gainera, erabiltzaileen ezaugarriak kontuan hartuta, irisgarria izan beharko du, eta eguneko zentrorako sarbideak zuzena izan beharko du, kaletik bertatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide