Foru Aldundiak Amurrion lurrak erostea onetsi du, Nerbioiko Parke Linealaren zati berrietan aurrera egiteko

Aiaraldea eskualdearen Berehalako Jarduera Planaren proiektu eragileetako baten barruan kokatzen da jarduketa hori, eta mugikortasun jasangarriarekin eta udalerrien arteko interkonektagarritasunarekin lotuta dago.

Gobernu Kontseiluak Amurrion lursailak erostea onetsi du, El Refor eraikinaren eta Saratxoko industrialdera sartzeko bidearen artetik etorkizunean igaroko den bide zatian Nerbioiko Parke Linealaren Bide Berdearen beste zati bat egiteko.

Aiaraldea eskualdearen Berehalako Jarduera Planaren proiektu eragileetako baten barruan kokatzen da jarduketa hori, eta mugikortasun jasangarriarekin eta udalerrien arteko interkonektagarritasunarekin lotuta dago. Proiektu horren barruan, Nerbioiko Parke Linealean esku hartzea eta zenbait tarte eta Bizkaiarekiko loturak martxan jartzea aurreikusten da.

Eusko Jaurlaritzak parte hartzen duen proiektu honen esparruan, Foru Aldundiari obrak gauzatzeko, kontratatzeko eta esleitzeko proiektuak kudeatzea dagokio. Ildo horretan, eta etorkizuneko zatia egin ahal izateko, Amurrion hiru lursail erosi behar dira.

Foru erakundeak 352.916,81 euro erabiliko ditu hiru lursail horiek erosteko.

Nerbioiko Parke Linealeko Bide Berdea 15 kilometro inguruko ibilbidea da, Laudio, Luiaondo eta Amurrio lotzen ditu, eta Nerbioi ibaiaren goiko zatian luzatzen da, Delikatik hasita. Orain arte, 91.637 pertsonak egin dute bidea, oinez edo bizikletaz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide