Foru Aldundiak inprimaki bat gaitu du bere web orrian, diru sarrera eta ondare gutxiko pertsonentzako 200 euroko laguntza eskatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2023ko ots. 15a, 10:46

Eskaera otsailaren 15etik martxoaren 31ra bitartean egin ahal izango da.

Foru Aldundiak inprimaki bat gaitu du bere web orrian, diru sarrera eta ondare gutxiko pertsonentzako 200 euroko laguntza eskatzeko Laguntza hori lotuta dago Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko neurrien eta La Palmako uhartea berreraikitzen eta beste kalteberatasun egoera batzuei erantzuten laguntzeko abenduaren 27ko 20/2022 Errege Lege Dekretuarekin. Eskaera otsailaren 15etik martxoaren 31ra bitartean egin ahal izango da.

Onuradun izan ahalko dira 2022an soldatapekoak izan diren edota beren kontura jarduera ekonomikoren bat egin duten pertsona fisikoak, baldin eta dagokion Gizarte Segurantzako araubidean edo mutualitate araubidean alta emanda badaude, edo langabezia prestazio edo subsidio baten onuradun izan badira.

Laguntza hori jaso ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira: ohiko bizilekua Araban izatea; eskatzaileak, haren ezkontideak edo izatezko bikotekideak, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan kengarriak diren ondorengoek eta helbide berean bizi diren lerro zuzeneko bigarren mailara arteko aurreko ahaideek 2022an jasotako diru sarreren batura urtean 27.000 eurotik beherakoa izatea, eta, gainera, pertsona horien guztien ondarearen batura urtean 75.000 eurotik beherakoa izatea 2022ko abenduaren 31n, ohiko etxebizitza kontuan hartu gabe.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide