Irene Esparza Espainiako Banakako Oinarrizko Koparako sailkatu da

Erabiltzailearen aurpegia Aresketa Gimnasia Taldea 2016ko urr. 6a, 16:46
Aurreko astean esan genuen bezala Espainiako Banakako Oinarrizko Koparako sailkatzeko kontrola egin zen atzo Leioan. Kopa hau lehen aldiz ospatuko da azaroaren 8tik 13ra, Espainiako Taldekako Oinarrizko Txapelketarekin batera. Espainiako Banakako Oinarrizko Txapelketan autonomi erkidego bakoitzeko 20 gimnastak joateko aukera dute, kopa honetan, aldiz, 5 plaza bakoizeko. Irene Esparzak 5 plaza horietako bat lortu zuen atzo.
 
Nerea Monasterio ere kontrolean aritu zen baina ikuskizun moduan, apirileko Espainiako Banakako Oinarrizko Txapelketan lortutako bigarren postuagatik ezin izango bait du kopa honetan parte hartu.
 
 
Igande honetan lehiaketak jarraituko dituzte Gasteiz Hiria sariarekin. Bertan, bi gimnastak arituko dira. Ordutegiak ezkerreko menuan dituzue.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide