Aresketaren oinarrizko gazte taldea Espainiako zazpigarren

Aresketa Gimnasia klubeko oinarrizko jubenil taldeak denboraldia bukatu berri du. Urrian euskadiko Txapeldun bilakatu ostean, azaroaren 22an Espainiako Txapelketa lehiatu zuten. Ariketa ona egin zuten eta zazpigarren postua lortu zuen, 66 talderen artean.
 
Aurretik Euskalgym estatu mailako lehiaketan parte hartu zuten, bigarren postua eskuratuz 35 talderen artean; geroago Espainiako txapeldun izango zen Morvedre taldearen atzetik.
 
Taldearen denboraldia irailan hasi zen eta balorazio orokorra oso ona izan da. Inguruko taldeen aurka lehiatutako txapelketa guztietan garaipena lortu dute, guztira 4 garaipen lortuz. Horretaz aparte Euskalgym-eko 2. postuak eta Espainiako Txapelketako 7. postuak Aresketa klubaren taldekako denboraldi hoberena izatea ekarri dute.
 
Oinarrizko jubenil taldearen ariketa eta klubeko beste gimnasta guztien ariketak erakusteko abenduaren 11n, 19:30etan, Gabonetako Emanaldia egingo dute Bañueta kiroldegian. Horrela, Aiaraldeko pertsona guztiek gimnasia erritmikoaz gozatzeko aukera izango dute. 
 
Hurrengo larunbatean, abenduaren 19an 18:00etan, urtero ospatzen den Arabako Federazioaren Gabonetako Emanaldian egongo dira Arabako beste gimnastekin batera, bai gimnasia erritmiko bai beste gimnasia motetako ariketak batuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide