Aresketa klubeko kadete base taldea Espainiako txapelketara

Aurreko astean, Aresketa klubeko kadete base taldeak Euskadiko Txapelketa lehiatu zuen. Bertan, hirugarren postua lortu zuen eta Espainiako txapelketarako sailkatu zen. Txapelketa hay Castellonen izango da azaroaren 20tik 23ra.

Lehiaketa hori iristen den bitartean taldeak lanean jarraitzen du bere ariketa hobetuz. Igande honetan, Logroñoko Hiria torneoa lehiatu zuten eta bigarren postua lortu zuten.

Hurrengo hitzordua Euskalgym izango da azaroaren 8 eta 9an. Euskal Gimnastika Federazioak antolatzen duen eta urtero ospatzen den lehiaketa eta ikuskizuna da. Azken urteetan, Durangon eta Bilbon izan da. Aurten, berriz, Gasteizko Buesa Arena pabilioian. Alde batetik, federatu eta federatu base kategorietako taldeen lehiaketa egingo da larunbat goizean eta igandean. Bertan, Euskadiko taldeak ez ezik Espainia osokoak lehiatzen dira; beraz, erreferentzia ona izaten da Espainiako txapelketari begira. Beste aldetik, larunbat arratsaldean Euskalgym Gala ospatzen da. Gala hau urtero ere egiten da taldeen lehiaketarekin batera. Munduko gimnastarik hoberenak urtean zehar egindako ariketak eta bereziki prestatutako ikuskizun ariketak erakutsiko dituzte. Iaz 6.500 pertsona inguru bildu zituen Bilbon eta ETBk egun batzuetara telebistan eman zuen. Ikuskizunerako sarrerak irailetik daude salgai www.euskalgym.com webgunean.

Aresketa klubaren eta bere kadete base taldearen nondik norakoak jarraitu nahi badituzue, gogorato www.aresketagimnasia.net-en, Facebook-en eta Twitter-en aurkituko gaituzuela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide