Aresketa Gimnasia taldeko hainbat kirolari igo dira podiumera asteburuan

Larunbatean jokatu ziren Amurrioko Bañueta Kiroldegian Arabako Gimnasia Erritmikoaren final amateurrak eta eskualdeko ordezkari ugarik lortu zuten lehen sailkatuen artean egotea.

Amurrioko Bañueta Kiroldegiak hartu zituen larunbatean Arabako Gimnasia Erritmikoaren finalak kategoria amateurrean. 14:30ean abiatu ziren probak 20:30ak aldera amaitzeko.
 
Aresketa taldeko kirolariek emaitza onak eskuratu zituzten eta behin baino gehiagotan zapaldu zuten podiuma. Zehazki, gazteen artean Irati Astarloa 2. izan zen Arabako sailkapen orokorrean eta 3. pilotarekin.
 
Senior kategorian, ordea, Oihane Ussia 2. izan zen mazoekin eta Ane Barrenengoak 3. postua eskuratu zuen uztaiarekin. Taldeka 3. izan ziren.
 
Bestalde, Maider Gotxi txapeldunordea izan zen mazak baliatuta, uztaiarekin eta baita sailkapen orokorrean ere. Nitai Romayk gauza bera lortu zuen. Multzoka Aresketa izan zen Arabako Txapelduna Senior kategorian.

Hurrengo larunbatean Euskadiko Txapelketa jokatuko dute eta Aresketako hainbat kide arituko dira. Iaz, adibidez, Maider Gotxik ekarri zuen eskualdera. Aurtean Aroa Elejalde Arabako Txapelduna izan zenez Kadete A mailan, bertan egongo da ere.
 
Testua: Aitor Aspuru Saez

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide