3. etapa
Aiarako Birako 3. Etapa Kexaa-ko Los Arcos de Quejana eta Murgako Ibarrondo Jatetxearen arteko etapa zen.
Ia 39 kilometro eta lau mendate, paperean Birako etaparik gogorrena. Pronostikoa bete zuten txirrindulariek eta txapela kentzeko moduko jarrerekin, hasiera-hasieratik erasoak hasi ziren.
Beotegiko bigarren mendatea pasa ostean eguneko ihesaldia sortu zen, P. Gutierrez birako liderrak (CC Efrain Gutierrez), A. Ibañezek (Ecotisa) eta E. Ruiz de Baluergak (Eproex) azkar lortu zuten 45 segundoko tartea 25 txirrindulariz osatutako pelotoiari.
Ia minutu eta erdiko aldea izan zen eduki zuten abantaila gehiena, baina azkeneko mendateren ostean 20 bat segundora murriztu zuen txikituta gelditu zen pelotoia. Orduan lasterketako liderrak bere ihesaldiko kideei erasoa jo eta helmugaraino falta ziren 8 kilometroak bakarka bete zituen, Pelotoi nagusiari 17 segundo ateraz eta etapa 39,6km/h batezbesteko abiadura betez.
3º etapako sailkapena
1. P. Gutierrez (CC Efrain) 0:59:06
2. I. Arrieta (Interesport Irabia) 17-ra
3. L. Lartitegi (Basati Bike – Busturia) 19-ra
4. etapa
4 etapa Okondon jokatzen zen eta urtero legez Aiarako Biran, euria ezin zuen falta. Irteeran 106 lasterkari zeuden 40 kilometroak betetzeko prest.
Erritmo altuan bete zuten txirrindulariek etapa, baina ihesaldirik gabe, hein handian liderrak egindako kontrol lanari esker.
Optica Luyando-Ganzedo taldeko gazteak izan ziren gehien saiatu zirenak Bengoko igoeran taldea apurtzen, baina liderrak beti itxi zituen lortu zituzten alde laburrak.
Horrela 42 lasterkariko taldea aurkeztu zen Okondoko kaleetan eta esprinean David Arroyo (Aseguras-Indupime) izan zen azkarrena. Taldekako sailkapena Opticas Luyando-Ganzedo talde lokalarentzat izan zen.
1. D. Arroyo (Aseguras-Indupime) 1:06:14
2. L. Lartitegi (Basati Bike-Busturia) db
3. S. Casanova (Ecotisa-Goerna) db
Sailkapen orokorra
Sailkapen orokorra Amurrion jokatuko den Aiarako birako hurrengo larunbateko etapa aurretik horrela geratzen da.
1. P. Gutierrez (CC Efrain) 3:16:27
2. L. Lartitegi (Basati Bike – Busturia) 24-ra
3. S. Gutierrez (Aseguras-Indupime) 39-ra
Mendiko liderra: L. Lartitegi (Basati Bike – Busturia)
Tartekako helmugen liderra: P. Gutierrez (CC Efrain)
Taldekako sailkapen nagusia: Opticas Luyando-Ganzedo
Lehen urteko txirrindularien sailkapena: S. Gutierrez (Aseguras-Indupime)