Beste etapetan bezala, hasiera-hasieratik erasoka hasi ziren irteeran aurkeztu ziren 141 txirrindulariak. Izan ere, hori izan zen karrera osoko jarrera, baina 15 bat segundo baino gehiagoko tartea lortzeko gai ez zen izan inor.
15 kilometro faltan, L. Lartitegi (Basati Bike – Busturia) sailkapen orokorreko bigarren sailkatuak, matxura bat izan zuen, baina bere taldekideekin eta esfortzu handia eginez taldean berriz ere sartzeko gai izan zen.
Horrela, 34 lasterkariko multzoa Amurrioko kaleetan sartu zen eta Pablo Gutierrezek, lasterketako liderrak, garaipena lortu zuen, sailkapen orokorreko bigarren sailkatuaren aurretik, Lander Lartitegi.
Sailkapen orokorra Pablo Gutierrezentzat izan zen, jokatu diren 4 etapetan (gogoratu Laudiokoa bertan behera geratu zela), hiru garaipen berarentzat izan dira. Adierazgarria da ere, Lander Lartitegik, 3 bigarren postu eta hirugarren postua lortu dituela, mendiko maillotaz gain.
Etxeko taldeak, Opticas Luyando – Ganzedo, bere saria eduki zuen ere, taldekako sailkapen orokorra beraientzat izan baitzen.
Etapako sailkapena
1. P. Gutierrez (CC Efrain) 1:08:04
2. L. Lartitegi (Basati Bike – Busturia) db-ra
3. D. Arroyo (Aseguras-Indupime) db-ra
Sailkapen orokorra
1. P. Gutierrez (CC Efrain) 4:24:21
2. L. Lartitegi (Basati Bike – Busturia) 28-ra
3. D. Arroyo (Aseguras-Indupime) 49-ra
Nesken sailkapenaren garailea: E. Cuenca (Sopela-Ugeraga)
Mendiko maillota: L. Lartitegi (Basati Bike – Busturia)
Tartekako helmugen maillota: P. Gutierrez (CC Efrain)
Taldekako sailkapen nagusia: Opticas Luyando-Ganzedo
Lehen urteko txirrindularien sailkapena: S. Gutierrez (Aseguras-Indupime)
Lehen Arabarra: J. Arriola-Bengoa (Madis S.L.)