'El Mortirolillo'

Bigarren urtez jarraian lehiatuko da Euskal Itzulia Aiaraldean. / Aimar Sanjurjo

Gure inguruko errepideetan 'El Mortirolillo'  bezala ezagutzen zen igoera bat zegoela, lehen aldiz, aitak esan zidan. Erbi eta Ozeka lotzen zuen errepideari ezizen hori jarrita zioten Aiaraldeko txirrindulariek.

Bizikleta hartu eta bidegurutzearen bila joan nintzen. “Zer nolako igoera izango da, Italiako Giroko portutzar horren izena jartzeko?” galdetzen nion nire buruari.

Kostera/Opellora deskubritzeko espedizioa bestalde, arras ezberdina izan zen. Mastin txakur bat igoerako zati gogorrenetakoan agertu zitzaidan, bizikletari buelta eman eta, ziztu bizian, alde egin nuen.

Biak konbinatuko ditu 2022ko Euskal Itzuliko edizioak, lasterketa handien tradizioa mantentzeko. Kostera/Opelloran gora %25eko maldak pasa ostean, hiru minutu t’erdi baino pixka bat gehiagoko esfortzua egin behar izango dute txirrindulariek. Gero bost minutuko tarteko “errekuperazioarekin” Erbin aurkeztuko dira eta 'El Mortirolillo'-n gora igotzen zortzi minutuko ahalegina egingo dute.

Izan ere, hor egongo da etaparen gakoa, bi esfortzu bortitz egin behar izateak, hain denbora tarte txikian, bakarrik ziklista hoberenak lasterketaren buruan utziko ditu. Malda zakarrei lotuta, igoeretara hurbiltzeko errepide sigi-sagatsuek tentsioa handituko dute. Telebistan sumatzea zaila den pelotoi barruan puntako posizioak lortzeko borrokak, higadura sortuko du txirrindularien artean.

Ez da baina etapak gordetzen dituen zailtasun bakarrak eta, Hondarribiko kronoa eta urtero Arrateko etapa erabakigarriaren lizentziarekin, gure bailarako etapa epaile izan daiteke Itzuliko sailkapen orokorreko garailea erabakitzen.

Apirileko lehen asteazkena egutegian markatu. Munduko txirrindularitzak Aiaran emango duen 'show' bikaina ez galdu. Bizikletan eta naturan egun zoragarria bizi dezazuela opa dizuet.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide